Anastasio Somoza Debayle
Anastasio Somoza Debayle (León, 1925eko abenduaren 5a - Asunción, Uruguai, 1980ko irailaren 17a) nikaraguar militar, politikari eta diktadorea izan zen. 1967-1972 eta 1974-1979 bitartean Errepublikako presidentea izan zen. Guardia Nazionalaren buru gisa, de facto 1967tik 1979ra agindu zuen Nikaraguan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nikaraguako presidentea hautatu zuten 1967tik 1972ra, istilu askoren artean. 1972an kargua utzi zuen. 1974an berreskuratu zuen lehendakari kargua, baina, giza eskubideak errespetatzen ez zituelako nazioartean izan zituen kritikak eta Iraultza Sandinista zirela eta, 1979an agintea utzi behar izan zuen.
1979ko uztailean, Sandinistek aginpidea eskuratu ondoren, herrialdetik atera eta Paraguain erbesteratu zen. 1980ko irailaren 17an komando batek hil zuen Asunciónen[1]. 1934tik boterean izan zen Somozatar diktadoreen dinastiako azken agintaria izan zen, aita eta anaiaren ondoren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Jesús CEBERIO: Somoza, asesinado en su exilio de Paraguay Elpais.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anastasio Somoza Debayle |
Artikulu hau Nikaraguako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |