Svoboda | Graniru | BBC Russia | Golosameriki | Facebook

Tanganyika[1] Erdialdeko Afrikako aintzira handienetatik bigarrena da hedaduraz (lehena Victoria da), eta munduko handienen artean ere bigarrena da bolumenez eta sakoneraz (lehena Baikal da). Mendebaldeko zibilizaziorako aintzira hura aurkitu zuen Richard Francis Burton esploratzaileak zioenez, tokiko hizkuntzako kou tanganyika aditzetik hartua da izena, eta «elkartu» esan nahi zuen, urak batzen ziren edo tribuak elkartzen ziren tokia zelako.[2]

Tanganyika
Datu orokorrak
Garaiera773 m
Motaaintzira
Luzera673 km
Zabalera72 km
Azalera32.900 km²
Sakonera1.433 m
570 m
Bolumena18.900 km³
Geografia
Map
Koordenatuak6°06′S 29°30′E / 6.1°S 29.5°E / -6.1; 29.5
Honen parte daAfrikako Aintzira Handiak
Rift Valley lakes (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaLukuga ibaia
Arroaren azalera231.000 km²
Arro hidrografikoaCongo basin (en) Itzuli

Geografia

aldatu

Aintzira Rift Haran Handia-n kokatuta dago eta mendiz inguratuta dago.Afrikako bigarren aintzira handiena da azalerari erreparatuz gero, baina sakonena. Tanganyika lau herrialderen menpe dago: Burundi, Kongoko Errepublika Demokratikoa (KED), Tanzania eta Zambia, KEDek (% 45) eta Tanzaniak (% 41) gehiengoa izanik.

Biodibertsitatea

aldatu

Aintzira honetan gutxienez 250 espezie arrain ziklido eta beste 150 ez-ziklido bizi dira, gehienak aintziraren errekastroan kokatzen dira, 180 metroko sakoneran.Tanganyika aintzira espezie ezberdinen eboluzioa ikertzeko leku garrantzitsua da.

Historia

aldatu

Richard Francis Burton eta John Speke, esploratzaile britaniarrak izan ziren lakua ikusi zuten lehenengo europarrak 1858an. Nilo ibaiaren iturrien bila zebiltzala aurkitu zuten. John Speke bilatzen jarraitu zuen eta benetako iturria aurkitu zuen, Victoria aintzira.

Ekologia

aldatu

Tanganyika aintzirari eragin dio berotze globalak; azken 90 urteotan, zuzeneko behaketek ikusi dute lakuaren tenperatura nabarmen igo dela. Era berean, aintziraren ekoizpen primarioak beherakada handia izan du, eta horrek eragin nabarmena izan du sardina-populazioan, hori baita arrantzako elementu nagusietako bat, eta, beraz, baita inguruko eremuetako ekonomia eta elikadurarena ere.[3][4]

Lakuari ere eragiten dio hiri-kutsadurak, itsasontzietatik datozen desposizioak barne, eta petrolioaren eta mineralen ustipenak ere eragiten dio. Eragina izaten ari diren beste arazo batzuk honako hauek dira: isurtze atmosferikoak, higadura, espezie inbaditzaileak, kutsadura (esaterako, pestizidak).[5]

 
Kagongo.

Lake Tanganyika Biodiversity Project

aldatu

Bost urteko proiektua da; nazioarteko erakundeen aholkularitzarekin kostaldeko herrialdeetako erakundeek (Burundi, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Tanzania eta Zambia) gauzatzen ari dira. Tokiko komunitateen parte-hartzearekin, lakuaren eta haren ingurunearen kontserbazio-gaietan eta garapen-alderdietan aurrera egitea da mantentzen duten estrategia, tokiko biztanleen bizimodua eta baliabideak ere babesten saiatzeko.[6]

Proiektua programa hauetan banatzen da:

  • Biodibertsitatea. Helburu hauek ditu: Aintziraren egungo biodibertsitate-mailak berrikustea, habitat handienen banaketa identifikatzea eta monitorizazio-programa bat garatzea.
  • Ingurumen-hezkuntza
  • Arrantza-praktikak
  • Geografia-informazioko sistemak
  • Kutsadura
  • Sedimentazioa
  • Sozioekonomikoak
  • Entrenamendua

Nsumbu National Park

aldatu

Tanganyika aintziraren hegoaldeko ertzean Nsumbu National Park dago. 2000 kilometro koadroko eremu bat hartzen duen parke nazional bat da, aintzira handi honetako hondartza garbienetako 100 kilometro inguru hartzen dituena. Bere hedaduran hondarrezko hondartzak, labar bertikalak, kobazuloak eta badia naturalak aurki daitezke. Lufubu ibaia lakuan isurtzen da, alboetan 300 metroko ezpondak dituen haran batetik.[7]

Industria

aldatu

Aintziratik arrantzatutako arrainek bertako biztaleriaren proteina iturri nagusiena da. Gaur egun, 45.000 pertsonak lan egiten dute arrantzale moduan. Arrantza komertziala 1950eko hamarkadan hasi zen eta hortik aurrera eragin zuzena izan du bertako espezie ezberdinetan. 1995ean, 180.000 tona arrain harrapatu zituzten.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • (Frantsesez):[1] Destination lac Tanganyika webgunea.


Afrikako Aintzira Handiak
 
Afrikako Aintzira Handien mapa

Aintzirak:
A – Albert • E – Edward • K – Kivu • T – Tanganyika • Y – Kyoga • V – Victoria • M – Nyassa
Eskualdeko estatuak:
UG – Uganda • KE – Kenya • CD – Kongoko Errepublika Demokratikoa • RW – Ruanda • BI – Burundi • TZ – Tanzania • ZM – Zambia • MW – Malawi • MZ – Mozambike