Eskoziako futbol selekzio nazionala
Eskoziako futbol selekzio nazionala munduko hiru talde zaharrenen artean dago, Ingalaterra eta Galeskoekin batera. 1872ko azaroaren 30ean jokatu zuten lehenengo partida, ingelesen aurka eta etxean hain zuzen ere (0-0).
Eskoziako futbol selekzio nazionala | |||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia | The Tartan Army (Tartanaren armada) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Elkartea | Scottish Football Association (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Selekzionadorea | Steve Clarke | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kapitaina | Andrew Robertson (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Goleatzailea | Kenny Dalglish (30) Denis Law (30) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
FIFA kodea | SCO | ||||||||||||||||||||||||||||||||
FIFA sailkapena | 44 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
Historiala | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen partida | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskozia 0 - 0 Ingalaterra Glasgow, 1872ko azaroaren 30a | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Emaitzarik onena | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskozia 11 - 0 Irlanda Glasgow, 1901eko otsailaren 23a | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Emaitzarik okerrena | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Uruguai 7 - 0 Eskozia Basilea, Suitza, 1954ko ekainaren 19a | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea |
Sorreratik bertatik parte hartu dute independienteki txapelketa ofizial guztietan, Olinpiar Jokoetan izan ezik.
Glasgown (Hampden Park) jokatzen ditu etxeko partidak.
Munduko txapelketan
aldatuZortzi aldiz parte hartu dute, 1954, 1958, 1974, 1978, 1982, 1986, 1990 eta 1998an hain zuzen ere.
Hala ere, lehenengo fasea inoiz ez du gainditu.
Europako txapelketan
aldatuBirritan sailkatu ziren, 1992an eta 1996an , Suedian eta Ingalaterran hurrenez hurren. 1992an zortzi taldetatik bosgarrena izan zen.
Ibilbidea
aldatu
|
|
Entrenatzaileak
aldatu- Craig Brown (1993-2002) partida gehien gidatu duen entrenatzailea: 70 partida (32 irabazita, 18 berdinduta, 20 galduta).
- Andy Roxburgh (1986-1993) partida gehien gidatu duen bigarren entrenatzailea: 62 partida (23 irabazita, 19 berdinduta, 20 galduta).
- Jock Stein (1978-1985) partida gehien gidatu duen hirugarren entrenatzailea: 61 partida (26 irabazita, 12 berdinduta, 23 galduta).
Uniformea
aldatuEskoziak hasieratik elastiko urdin iluna eta galtza zuriak erabili izan ditu. Hasieran galtzerdiak ere urdin ilunak ziren eta 1974tik aurrera gorriak izan dira. Eskozia lehen aldiz ordezkatu zuen Glasgowko Queen's Park FC taldearen koloreak dira eta errugbi selekzioaren koloreak ere badira. 1881 eta 1951 artean Archibald Primrose Roseberyko Earlaren kolore hori-arroxak erabili izan zituen puntualki, Eskoziako futbolean garrantzi handiko figura izan baitzen. 1996ko Europako Txapelketan Tartan itxura zuen ekipamendu erabat urdina erabili zuen.
Historikoa
aldatu
|
|
|
|
Azken txapelketak
aldatu
|
|
|
|
|
Jokalari aipagarrienak
aldatu2021eko ekainaren 18an eguneratua
Parte hartzeak
aldatuJokalaria | Parte hartzeak | Urteak | |
---|---|---|---|
1 | Kenny Dalglish | 102 | 1971-1986 |
2 | Jim Leighton | 91 | 1982–1998 |
3 | Darren Fletcher | 80 | 2003-2017 |
4 | Alex McLeish | 77 | 1980–1993 |
5 | Paul McStay | 76 | 1983–1997 |
6 | Tom Boyd | 72 | 1990-2001 |
7 | Kenny Miller | 69 | 2001-2013 |
David Weir | 69 | 1998-2010 | |
9 | Christian Dailly | 67 | 1997-2008 |
10 | Willie Miller | 65 | 1975-1989 |
Goleatzaileak
aldatuJokalaria | Golak | |
---|---|---|
1 | Denis Law | 30 |
Kenny Dalglish | 30 | |
3 | Hughie Gallacher | 24 |
4 | Lawrie Reilly | 22 |
5 | Ally McCois | 19 |
6 | Kenny Miller | 18 |
7 | Robert Hamilton | 15 |
James McFadden | 15 | |
9 | Mo Johnston | 14 |
10 | Robert Smyth McColl | 13 |
Andrew Wilson | 13 |
|}
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) The "Scottish Football Association"