Svoboda | Graniru | BBC Russia | Golosameriki | Facebook

Jose Angel Iribar

Futbolari euskalduna

Jose Angel Iribar Kortaxarena, ezizenez Makatza eta Txopo (Zarautz, Gipuzkoa, 1943ko martxoaren 1a), futbolari eta futbol entrenatzaile ohia da, Athletic taldearen historiako jokalari ospetsuenetako bat.

Jose Angel Iribar

Bizitza
JaiotzaZarautz1943ko martxoaren 1a (81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol entrenatzailea eta politikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Baskonia Kirol Kluba1961 / 1962240
Barakaldo CF1961 / 1962
Athletic1962 / 19804660
Espainiako futbol selekzio nazionala1964 / 1976490
Euskal Herriko futbol selekzioa1979 / 197910
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Pisua80 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Jasotako sariak

FIFA: 51280 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Zarauztarra jaiotzez, Makatza baserrian jaio zen 1943ko martxoaren 1ean, eta hortik jaso zuen bere gazte garaiko ezizena: Makatza. 1962an Bilboko Athletic Klubak Baskonia Kirol Kluba futbol taldetik fitxatu zuen milioi bat pezetaren truke, eta irailaren 23an egin zuen debuta Malaga Futbol Taldearen aurka. Guztira, hamazortzi denboraldi egin zituen taldean, 1962tik 1980ra. Bi kopa irabazi zituen eta 1977an, UEFA Kopako txapeldunorde izan zen.

Guztira 467 partidu jokatu zituen Espainiako ligan.[1] Kopako 93 partidu jokatu zituen, eta Europako txapelketetako 55 partidu. Espainiako selekzioarekin 49 bider jokatu zuen eta 1964ko Eurokopa irabazi.[2]

 
Zutik: Iribar, Zorriketa, Orue, Etxeberria, Aranguren; Behean: Agirre, Sáez, Argoitia, Hormaza, Uriarte, eta Lavín (Atotxa, 1965).

Futbolean jokatzeari utzi ondoren, entrenatzaile izan zen. 1983-1984ko denboraldian 2. mailako txapeldunordetza lortu zuen Bilbao Athleticekin, taldearen sailkapenik onena. 1986-1987ko denboraldian, Athleticeko lehen taldea entrenatu zuen, baina arrakasta txikiagoaz. 1999tik Euskal selekzioaren hautatzailea da; halaber, Athleticeko Jokalari Ohien Elkarteko presidentea.

1976ko abenduan Errealaren aurkako partidu baten aurretik eta Kortabarria Errealeko kapitainarekin batera ikurrinarekin atera zen zelaira, eta erdiko biribilean utzi zuten erakusgai.[3] Franco hil ondoren, Euskal Herriko bandera jendaurrean erakusten zen lehen aldia zen. Politikoki, 1970eko hamarkadan, ezker abertzalearen alde egin zuen. Herri Batasunaren lehen Mahai Nazionalaren kidea;[4] harrezkero ez du politika munduan parte hartu.

 
1999ko Korrikan.
 
1999ko Korrikako omenduak Euskaldunon Egunkaria, 1999-03-14)

Omenaldiak eta futbol-hiztegia

aldatu

Ibilbidea

aldatu

Futbolaria

aldatu
 
Iribar jokoan (1973)
Kluba[9] Denboraldia[9] Partida(k)[9]
Liga Kopa Europa Guztira
Baskonia KE
(2. maila)
1961/62 - - - -
Total - - - -
Athletic Club
(1. maila)
1962/63 3 3 - 6
1963/64 26 2 - 28
1964/65 28 8 10 46
1965/66 27 9 - 36
1966/67 30 9 2 41
1967/68 25 6 6 37
1968/69 25 7 6 41
1969/70 30 8 2 40
1970/71 30 4 2 36
1971/72 32 6 4 42
1972/73 22 7 - 29
1973/74 30 4 4 38
1974/75 33 6 - 36
1975/76 25 0 - 25
1976/77 30 6 11 46
1977/78 31 2 6 39
1978/79 30 4 2 36
1979/80 9 2 - 39
Guztira 466 93 55 614

Entrenatzailea

aldatu
Kluba[10] Maila[10] Denboraldia[10]
Athletic Clubeko harrobia - 1980-1982
Bilbao Athletic 2. maila 1982-1986
Athletic Club 1. maila 1986-1987
Euskal Herriko futbol selekzioa
(selekzionatzailea)
- 1999-2010


Palmaresa

aldatu

Klubeko txapelketak

aldatu
Titulua Kluba Urtea
Espainiako Kopa Athletic Club 1969
Espainiako Kopa Athletic Club 1973

Selekzio txapelketak

aldatu
Titulua Taldea Urtea
Eurokopa   Espainia 1964

Banakako sariak

aldatu
Saria Urtea
Zamora Saria 1969/70
Marca Leyenda 2014

Estatistikak

aldatu
  • Athletic taldean denboraldi gehien jokatu duten jokalarien arteko zerrendan bigarrena zen 2024an:[11]
# Jokalaria Urteak Denboraldiak
1 Gaintza 1938-1959 20
2 Iribar 1962-1980 18
3 Orue 1950-1968 17
4 Panizo 1938-1955 17
5 Rojo I 1965-1982 17
6 Urrutia 1987-2003 16
7 Arieta I 1951-1966 15
  • Athletic taldean partida gehien jokatu duten jokalarien arteko zerrendan lehenegoa zen 2024an:[11]
# Jokalaria Partidak
1 Iribar 614
2 Muniain 560
3 Rojo I 541
4 De Marcos 532
5 Etxeberria 514
6 Iraola 510
7 Susaeta 507
8 Gainza 496
9 Orue 483
10 Larrazabal 445
11 Canito 440
12 Guerrero 430

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Leyendas del Athletic Club de Bilbao – 'El Chopo'» El Correo.
  2. (Gaztelaniaz) «Iríbar, 501 partidos con el Athletic» El País.
  3. (Gaztelaniaz) «Aquel histórico 5 de diciembre de 1976» El Correo 2010-12-03.
  4. (Gaztelaniaz) «Iribar se presentará a las elecciones con Herri-Batasuna» El País 1979-3-1.
  5. Diez, Arrate. (). «Jose Ramon Etxebarria "Unibertsitatean aspaldian hasi nintzen korrika euskara zabaltzeko"» Berton Mahatserriko aldizkaria (Begoña) (11) (Noiz kontsultatua: 2018-01-21).
  6. Korrika: omenduak eta mezuen egileak. EiTB (Euskal Irrati Telebista) (Noiz kontsultatua: 2018-01-21).
  7. (Gaztelaniaz) Unzueta, Patxo. (1980-05-31). «Athlétic y Real se enfrentan hoy en homenaje a Iríbar» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  8. Zabala, Jose Antonio Aduriz; Lasarte, Jabier Agirre; Agirre, Joan Mari; Anasagasti, Antton; Arzak, Joseba; Azkargorta, Xabier; Elortza, Iñaki; Errasti, Juan Martin et al.. (1985). Kirola 1: futbola. UZEI arg ISBN 978-84-7529-273-1. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  9. a b c Athletic Club. Iribar. .
  10. a b c (Gaztelaniaz) «Biografía de Iribar» Fútbol Táctico.
  11. a b «Estatistika Historikoak | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu