Anthony Albanese
politikari australiarra
Anthony Norman Albanese (Sydney, 1963ko martxoaren 2a) australiar politikaria da. Australiako lehen ministroa da 2022ko maiatzaren 23tik.
Aita italiarra zen jatorriz eta ama irlandarra. Sydneyko Unibertsitatean ekonomia ikasi zuen eta garai honetan Australiako Alderdi Laboristan sartu zen. 1996an aukeratu zuten lehen aldiz parlanentuko kide. Azpiegitura eta Garraio ministroa eta lehen ministrordea izan zen Kevin Rudden gobernuan. 2019an Alderdi Laboristaren presidentetza lortu zuen eta 2022ko hauteskundeak irabazi ondoren, maiatzaren 23an egin zuen lehen ministro karguaren zina.