Apirilaren 11
data
Apirilaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta batgarren eguna da, 102garrena bisurteetan. 264 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1938 – Polizia militar frankistak Iruñeko Catachu tabernako sarekada burutu zuen, apirilaren 11n, 30 bat lagun atxilotuz.
- 1947 – Espainiako Errepublikako bandera erraldoia jarri zuten Arrasaten, gauez, 25 metroko telegrafoaren zutoinean.
- 1976 – Miguel Gordo Garcia, goardia zibila, elektrokutaturik hil zen Barakaldon.
- 2013 – Sute batek Bermeoko alde zaharreko hainbat eraikin suntsitu eta 70 lagun etxerik gabe geratu ziren.
Mundua
aldatu- 1981 – Brixtonen, XX. mendean Londresen izan zen istilu larrienetakoan, 279 polizia eta 45 lagun zaurituak izan ziren.
- 2011 – Minskeko metroan egindako atentatuan hamabi pertsona hil ziren.
- 2013 – Espainiako Legebiltzarrean ERCko hiru legebiltzarkide katalanez mintzatzeagatik kalera bota zituzten.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1986 – Stephen Herek estatubatuar zinema zuzendariaren Critters beldurrezko filma estreinatu zen.
- 1997 – Galesko Swansea hirian filmatutako Twin Town filma estreinatu zen.
- 2011 – Kenneth Branagh iparrirlandar zinema zuzendariaren Thor filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2003ko Euskal Herriko Itzulia: Iban Mayo garaile.
- 2011 – Miarritze Euskal Herriko errugbi taldeak Anoeta estadioan Tolosaren aurka 20-27 galdu ondoren 2011ko Heineken Kopatik kanpo gelditu zen.
Mundua
aldatu- 1999 – 1999ko Bost Nazioen Txapelketa: Eskoziak 14. txapelketa eskuratu zuen, aurrekoa irabazi eta bederatzi urtetara.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1492 – Margarita Nafarroakoa, Nafarroako erregina, Henrike II.a Nafarroakoaren emaztea (h. 1549).
- 1703 – Isidoro Gil de Jaz, nafar legelaria (h. 1765).
- 1788 – Pablo Mendibil, arabar idazle, irakasle eta kazetari liberala (h. 1832).
- 1853 – Remigia Etxarren, nafar funanbulista (h. 1921).
- 1879 – Ixaka Lopez, euskal idazle, kultura eragile, euskaltzale eta politikari abertzale eta jeltzalea (h. 1977).
- 1891 - Isaak Díez Ibáñez, arabar margolari, eskultore eta dekoratzailea (h. 1962).
- 1898 – Filipe Etxebarria, bizkaitar idazlea eta itzultzailea eta apaiz karmeldarra (h. 1945).
- 1910 – Maria Camino Oskoz, nafar maistra, Alderdi komunistako Idazkaria eta Nazioarteko Laguntza Gorriko kidea (h. 1936).
- 1913 – Kandido Izagirre, gipuzkoar lexikografoa (h. 1967).
- 1919 – José Luis Pinillos, bizkaitar psikologoa (h. 2013).
- 1947 – Ignacio Amestoy, bizkaitar kazetari eta antzerkigilea.
- 1950 – Allande Etxart, zuberoar idazlea, zubereraz idazten duena.
- 1962 – Maite Pérez Larunbe, gaztelaniazko idazle eta poeta nafarra.
- 1966 – Pablo Hermoso de Mendoza, nafar burtzikaria, egun zaldizko toreatzailetzat hartua.
- 1968 – Axier Intxaurraga, bizkaitar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- 1970 –
- Javier Etxaniz, gipuzkoar piraguista ohia, ur bizietako kayaken aritua.
- David García Markina, nafar txirrindulari ohia.
- 1971 – Andoni Agirregomezkorta, gipuzkoar aktorea eta telebista-aurkezlea.
- 1977 – Alain Goikoetxea, bizkaitar skater profesionala.
- 1979 –
- Antxon Iturbe, arabar saskibaloi jokalari ohia.
- Livia López, arabar saskibaloi jokalari ohi eta managerra, Araski AES taldeko presidentea.
- 1985 – Andoitz Galdós, arabar futbolari ohia.
- 1986 – Joseba Larralde, nafar txirrindularia.
- 1987 – Eneko Rubio, bizkaitar futbolaria.
- 1993 – Josu Zabala López, nafar txirrindularia.
- 2000 – Aitor Aranguren, gipuzkoar pilotaria.
- 2002 – Manex Ansorregi, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
Mundua
aldatu- 146 – Septimio Severo, erromatar enperadorea (h. 211).
- 1358 – Joanes I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1433).
- 1370 – Frederiko I.a Saxoniakoa, Saxoniako hauteslea (h. 1428).
- 1592 – John Eliot, ingeles politikaria (h. 1632).
- 1611 – Karlos Eusebio Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (h. 1684).
- 1624 – Maria Miloslavskaja, Errusiar Tsarina (h. 1669).
- 1661 – Antoine Coypel, frantziar margolaria (h. 1722).
- 1667 – José Patiño, espainiar politikaria (h. 1736).
- 1749 – Adélaïde Labille-Guiard, frantziar margolaria, historia gaietan berezitua (h. 1803).
- 1765 – Gertrudis Bocanegra, Mexikoko Independentzia Gerran matxinatuen alde egin zuen emakumea (h. 1817).
- 1767 – Jean-Baptiste Isabey, frantziar margolaria (h. 1855).
- 1770 – George Canning, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1827).
- 1772 – Manuel José Quintana, espainiar idazle eta politikaria, XIX. mendeko literatura espainiarraren garrantzitsuenetakoa (h. 1857).
- 1806 – Frédéric Le Play, frantziar ingeniari, ekonomialari eta soziologoa (h. 1882).
- 1811 - Emmanuel Servais, Luxenburgoko lehen ministroa (h. 1890).
- 1825 – Ferdinand Lassalle, alemaniar politikari sozialista (h. 1864).
- 1862 – William Wallace Campbell, espektroskopian espezializatutako estatubatuar ingeniari eta astronomoa (h. 1938).
- 1869 –
- Kasturba Makhanji, Mahatma Gandhiren emaztea (h. 1944).
- Gustav Vigeland, norvegiar eskultorea (h. 1943).
- 1878 – Leopoldo Eijo, galiziar apezpiku eta idazlea, Gasteizko apezpiku izandakoa (h. 1963).
- 1879 – Bernhard Schmidt, estoniar jatorriko alemaniar astronomo eta optikaria (h. 1935).
- 1884 – León Felipe, espainiar olerkaria (h. 1968).
- 1893 – Dean Acheson, estatubatuar abokatu eta politikaria, AEBetako Estatu idazkaria (h. 1971).
- 1900 – Sandor Marai, hungariar idazlea (h.1989).
- 1905 – Attila József, hungariar idazlea, XX. mendeko hungariar poeta nagusietako bat (h. 1937).
- 1907 – Henry Scheffé, estatubatuar estatistikaria (h. 1977).
- 1908 – Masaru Ibuka, japoniar industrialaria eta Sonyren sortzaileetako bat (h. 1997).
- 1909 - Carmen Caamaño Díaz, espainiar historialari eta ekintzaile politikoa, PCEko buruzagia (h. 2006).
- 1910 – António de Spínola, Portugalgo 14. presidentea (h. 1996).
- 1911 – Anteo Zamboni, 15 urte zituelarik Benito Mussolini hiltzen saiatu zen italiar gaztea (h. 1926).
- 1914 – Norman McLaren, kanadar zinema-zuzendaria (h. 1987).
- 1916 –
- Alberto Ginastera, argentinar musikagilea (h. 1983).
- Hidetoki Takahashi, japoniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2000).
- 1919 – Raymond Carr, ingeles historialaria, Espainiako, Latinoamerikako eta Suediako historian aditua (h. 2015).
- 1920 – Emilio Colombo, Italiako lehen ministroa (h. 2013).
- 1922 – Antoine Blondin, frantziar idazlea (h. 1991).
- 1930 – Anton Szandor LaVey, estatubatuar idazlea, musikaria, okultista eta Satanen Elizaren sortzailea (h. 1997).
- 1931 –
- Luís Cabral, Ginea Bissauko lehenbiziko presidentea (h. 2009).
- José María Ruiz-Mateos, espainiar enpresaburua, Rumasa enpresaren jabea (h. 2015).
- 1932 – Joel Grey, estatubatuar aktore, abeslari, dantzari, argazkilari eta antzerki-zuzendaria.
- 1933 – Denis Goldberg, apartheidaren aurkako ekintzaile eta politikaria (h. 2020).
- 1935 –
- Pierre Kartner, Aita Abraham, herbeheretar musikari, egile abeslari eta disko ekoizlea (h. 2022).
- Richard Kuklinski, soldatapeko estatubatuar hiltzailea (h. 2006).
- 1940 – Hasan Muratović, Bosnia eta Herzegovinako lehen ministroa (h. 2020).
- 1944 – John Milius, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea.
- 1947 – María Soledad Corchón Rodríguez, espainiar arkeologoa, Historiaurrean aitzindaria.
- 1949 – Jean-Pierre Bastiat, frantziar errugbilaria (h. 2021).
- 1950 –
- Bill Irwin, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea.
- Ferenc Mészáros, hungariar futbolaria (h. 2023).
- 1951 – Gato Pérez, argentinar musikaria (h. 1990).
- 1953 –
- Guy Verhofstadt, Belgikako lehen ministro ohia.
- Andrew John Wiles, britainiar matematikaria.
- 1956 – Christine Hallquist, estatubatuar politikaria eta Vermont Electric Cooperativeko zuzendari exekutibo ohia.
- 1958 – Luisa Diogo, Mozambikeko lehen ministroa.
- 1960 – Jeremy Clarkson, ingeles telebista aurkezle, kazetari eta idazlea.
- 1961 – Laurent Cantet, frantziar zinema zuzendari, argazkilari eta gidoigilea (h. 2024).
- 1963 – Jennifer eta June Gibbons, Biki mutuak, galestar bikiak, bakarrik oso gertuko familiakoekin komunikatzen zirelako ezagunak (Jennifer 1993an hil zen).
- 1965 –
- Jesús Calleja, espainiar mendizalea, alpinista eta abenturazalea.
- Simone Thomalla, alemaniar aktorea.
- 1966 – Lisa Stansfield, ingeles abeslari, musikagile eta aktorea.
- 1968 – Mirosław Trzeciak, poloniar futbolari ohia.
- 1969 –
- Oriol Junqueras, kataluniar historialari eta politikaria, ERC alderdiko presidentea.
- Cerys Matthews, galestar abeslaria eta musikaria.
- 1970 – Mar Regueras, kataluniar aktorea, dantzaria eta gimnasia erritmoko entrenatzailea.
- 1973 – Jennifer Esposito, estatubatuar aktore eta dantzaria.
- 1974 –
- Alex Corretja, kataluniar tenislari ohia.
- Natacha Régnier, belgikar aktorea.
- 1976 – Saiko Takahashi, japoniar futbolari ohia.
- 1980 – Keiji Tamada, japoniar futbolaria.
- 1981 –
- Alessandra Ambrosio, brasildar modelo eta aktorea.
- Miyuki Yanagita, japoniar futbolari ohia.
- 1983 – Foxxy, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- 1985 – Yohei Toyoda, japoniar futbolaria.
- 1993 – Becky Soundy, salvadortar irakasle eta youtuberra.
- 1994 – Duncan Laurence, nederlandar egile abeslaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1729 – Manuel Egueskoa, nafar apaiz eta musikagilea, Burgosen (j. 1654).
- 1784 – Juan Lezika, bizkaitar politikaria, Buenos Airesen (j. 1709).
- 1840 – Martin Laffitte, lapurtar politikaria, Parisen (j. 1773).
- 1846 – Pedro Celestino Negrete, bizkaitar militarra, Mexikoko agintaria izandakoa, Bordelen (j. 1777).
- 1915 – Victor Bernard Derrecagaix, euskaldun jatorriko frantziar militarra, Parisen (j. 1833).
- 1950 – José Ángel Berraondo, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1878).
- 1960 – Luis Urteaga, gipuzkoar musikagilea eta organo-jotzailea (j. 1882).
- 1965 – Juan Bautista Azkarate, Mondragonés, gipuzkoar pilotaria (j. 1891).
- 1968 – Jose Luis Goioaga, euskal herritar politikaria, Bizkaiko Foru Aldundiaren presidentea (j. 1895).
- 1976 – Félix Valdés, bizkaintar enpresaburua, bankaria eta arte-bildumagilea (j. 1895).
- 1984 – Pedro Armillas, Donostian jaiotako espainiar antropologo eta arkeologoa, kolonaurreko kulturak ikertu zituena, Chicagon (j. 1914).
- 1997 – José Agüero, bizkaitar toreatzailea, Madrilen (j. 1913).
- 2008 – María Puy Uitzi, euskal irakasle eta historialaria, Nafarroako historian aditua (j. 1915).
- 2014 – Antonio Aldonza, euskal herritar futbolaria (j. 1926).
- 2016 – Antxon Mendizabal, EHUko irakasle eta militantea (j. 1946).
- 2017 – José Ramón Gurrutxaga, bizkaitar apaiz salestarra, Perun apezpiku izandakoa, Liman (j. 1931).
- 2023 – Maritxu Errazkin, gipuzkoar autobus-gidari aitzindaria eta enpresaburua.
- 2024 - Juan Jose Araolaza, gipuzkoar euskaltzalea eta podologoa (j. 1943).
Mundua
aldatu- 678 – Dono, Aita santua.
- 1034 – Erroman III.a, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. 968).
- 1240 – Llywelyn Handia, Galesko iparraldeko Gwynedd Erresumako erregea (j. c. 1172).
- 1313 – Gilen Nogaretekoa, frantziar legegizon eta politikaria.
- 1512 – Gaston Foixkoa, Nemoursko eta Narbonako dukea, frantziar noble eta militarra (j. 1489).
- 1578 – Joana Habsburgo-Jagellon, Austriako artxidukesa (j. 1547).
- 1652 – Antonio Ruiz de Montoya, perutar jesuita (h. 1652).
- 1783 – Nikita Ivanovitx Panin, errusiar politikaria (j. 1718).
- 1842 – Sándor Kőrösi Csoma, hungariar esploratzailea, tibetologiaren sortzailetzat hartua (j. 1784).
- 1851 – Mikhail Lazarev, Errusiako flota komandantea eta esploratzailea (j. 1788).
- 1884 – Charles Reade, ingeles eleberrigilea (j. 1814).
- 1890 – Joseph Merrick, Elefante gizona, ingeles hiritarra, jasan zuen gorputz desitxuraketatik famatua (j. 1862).
- 1891 – Nicasio Landa, nafar medikua (j. 1830).
- 1903 – Gemma Galgani, italiar mistiko pasiotarra (j. 1878).
- 1914 –
- Carl Chun, alemaniar biologoa eta itsaso eta toki abisopelagikoen esploratzailea (j. 1852).
- Elena Guerra, italiar erlijiosoa, Espiritu Santuaren Oblaten Kongregazioaren sortzailea (j. 1835).
- 1918 – Otto Wagner, austriar arkitektoa (j. 1841).
- 1921 – Augusta Viktoria Schleswig-Holsteingoa, Alemaniako azken enperatriza (j. 1858).
- 1924 - Minda Ramm, norvegiar eleberrigile, itzultzaile eta literatura kritikaria (j. 1859).
- 1925 – Hermann Paasche, alemaniar ekonomialari eta estatistikaria (j. 1851).
- 1931 – Teresa Claramunt i Creus, kataluniar buruzagi anarkosindikalista (j. 1862).
- 1934 – John Collier, ingeles idazle eta margolaria (j. 1850).
- 1944 – Gabriel Hanotaux, frantziar diplomazialari, politikari eta historialaria (j. 1853).
- 1945 – Alfons Sala, kataluniar industrialari, abokatu eta politikaria, Kataluniako Mankomunitatearen presidentea (j. 1863).
- 1970 – John O'Hara, estatubatuar idazlea (j. 1905).
- 1977 – Jacques Prévert, frantziar olerkaria eta zinema-idazlea (j. 1900).
- 1983 – Dolores del Río, mexikar antzezlea, Mexikoko Zinemaren Urrezko Aroan izarra (j. 1904).
- 1985 – Enver Hoxha, Albaniako lehen ministroa (j. 1908).
- 1987 –
- Erskine Caldwell, estatubatuar eleberrigilea (j. 1903).
- Primo Levi, italiar idazlea (j. 1919).
- Kent Taylor, estatubatuar aktorea (j. 1906).
- 1990 – Nina Kulagina, ustez ahalmen paranormal oso bereziak zituen errusiar etxekoandrea (j. 1926).
- 1993 – Guillem Agulló i Salvador, valentziar gaztea, eskuin muturreko militante talde batek eraila (j. 1974).
- 2005 – Lucien Laurent, frantziar futbolaria, munduko futbol txapelketen historiako lehen golaren egilea (j. 1907).
- 2007 – Kurt Vonnegut, estatubatuar eleberrigilea (j. 1922).
- 2009 – Corín Tellado, espainiar idazlea (j. 1927).
- 2012 – Ahmed Ben Bella, lehendabiziko Aljeriako presidentea (j. 1916).
- 2013 –
- Maria Tallchief, estatubatuar dantzaria (j. 1925).
- Clorindo Testa, italiar-argentinar arkitektoa eta margolaria (j. 1923).
- Jonathan Winters, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1925).
- 2015 – Adelina Gutiérrez, irakasle, zientifiko eta akademikoa , Txileko astrofisikari aitzindaria (j. 1925).
- 2017 – Susan Karike, Papua Ginea Berriko banderaren sortzailea (j. 1956).
- 2020 –
- John Horton Conway, ingeles matematikaria (j. 1937).
- Edem Kodjo, Togoko lehen ministroa (j. 1938).
- 2024 – Shigeharu Ueki, japoniar futbolaria (j. 1954).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Hanot/Anikon.
Kanpo estekak
aldatu