Svoboda | Graniru | BBC Russia | Golosameriki | Facebook

Askondo Mañariko Urkioleta auzoan dagoen leizea da. Bertan Goi Paleolito garaiko margoak daude, Gravettiar edo Solutrear kulturakoak, orain dela 18.000-28.000 urtetakoak[1].

Askondo
Map
Kokapena
Koordenatuak43°7′50″N 2°40′5″W
Ezaugarriak
Bisitagarriaez
Margoakbai
Aztarnakbai
Askondoko topografia

Hamabi irudi baino gehiago ditu, pintura gorriz eginda edo grabatuta: zenbait zaldi, esku bat, horizontalean eginiko marra pareak eta abar[2]. Leize-hartzen aztarnak ere topatu dituzte.

Koba barruan egindako indusketetan, orain 60.000 urte, neanderthalak leize barruan izan zirela ere ondorioztatu zuten, bertan aurkitu zituzten harriz egindako erremintei esker[3].

Erreferentziak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.