Borja Kobeaga
Borja Kobeaga Egillor (Donostia, Gipuzkoa, 1977ko uztailaren 13a) euskal gidoigile eta zinema zuzendaria da. Oscar Sarietarako hautagaia izan da bere lanagatik. 7:35 de la mañana laburmetraian ere agertu zen.
Borja Kobeaga | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1977ko uztailaren 13a (47 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
|
Telebista
aldatuJuan Carlos Egillor marrazkilariaren iloba,[1] Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea ikasi zuen, noiz Nacho Vigalondo zuzendaria etxekidea izan zuen.[2] 2003an ETBko Vaya Semanita telesailaren zuzendari bihurtu zen. Bestetik, Gran Hermano, Confianza ciega, El submarino edo Territorio Champiñón sailen errealizadorea eta Splunge edo En buena compañía telesailen gidoigilea izan da.
2005ean Bilbon, Borja Crespo, Nahikari Ipiña, Koldo Serra eta Nacho Vigalondorekin batera, Arsénico eta Sayaka ekoiztetxeak sortu zituen. Enpresa hauen lehenengo lana Nacho Vigalondoren Kronokrimenak filma izan zen.[3]
Filmografia
aldatuZuzendari eta gidoigilea
aldatu- Fe de etarras (2017)[4]
- En tu cabeza (2016), Milagros y Remedios atala.
- Kalebegiak (2016), Bidexka atala.
- Negociador (2014)
- No controles (2010)
- Un novio de mierda (2010)
- Marco incomparable (2009)
- Mozolopintoa (2008)
- Limoncello (2007)
- Éramos pocos (2005)
- La primera vez (2001)
Zuzendaria
aldatuGidoigilea
aldatu- Ocho apellidos vascos (2014)
- Amigos (2011)
- La máquina de bailar (2006)
Erreferentziak
aldatu- ↑ García, Rocío. (2014-7-11). «Un oficio de pico y pala» El País.
- ↑ Etxebarria, Unai. (2007-1-25). «Borja Cobeaga: "Un Oscar es mucho chiste para ser verdad» 20 minutos.
- ↑ Sayaka Producciones. «Quiénes somos».
- ↑ «"Fe de etarras", primer filme de Netflix que va al Velódromo en el Zinemaldia» El Diario 2017-8-12.