Svoboda | Graniru | BBC Russia | Golosameriki | Facebook

Witwatersrand (afrikaansez: Witwatersrand, euskaraz: «ur zurien mendia»), Rand ere deitua, Hegoafrikako ipar-ekialdeko mendilerroa da, Gauteng probintzia mendebalde-ekialde norabidean zeharkatzen duena. 100 kilometro luze da eta 20 kilometro zabal.

Witwatersrand
Datu orokorrak
Garaiera1.913 m
Motamendikate
Luzera56 km
Zabalera10 km
Geografia
Map
Koordenatuak26°12′13″S 28°02′43″E / 26.20361°S 28.04528°E / -26.20361; 28.04528
UTC orduaUTC+02:00
Estatu burujabe Hegoafrika
Hegoafrikako probintzia Gauteng
Geologia
Material nagusiaarroka sedimentario
kuartzita
Konglomeratu
till (en) Itzuli
shale (en) Itzuli
GaraiaEoi arkaiko

Geografia

aldatu

Batetik Ozeano Atlantikora isurtzen diren Vaal eta Orange, eta bestetik Indiako ozeanoan ahoa duen Limpopo ibaien banalerroa da. Tokiko kliman eragin nabarmena du, haizealde-haizebe efektua sortzen baitu; hori dela eta, Johannesburgeko iparraldeko aldiriak hezeagoak dira hegoaldekoak baino.

Witwatersrand eta Rand izenekin ezagutzen da Johannesburg Handiko Metropoli Eremua ere, Randfontein eta Carletonvilletik Springseraino hedatzen dena. East Rand, West Rand eta Sowetoko eremu zabalak ere hartzen ditu.

Ekonomia

aldatu

Bertan daude munduko urre hobirik handienak. Izan ere, Witwatersrand izan da noizbait lurretik ateratako urre guztiaren  %40aren iturria.[1] Halaber, uranio, platino, harrikatz eta fosfato hobiak ere oparoak dira. Mineral ugaritasun horregatik, Rand izena eman zitzaion Hegoafrikako txanponari 1961ean.

Johannesburg, Germiston, Benoni, Springs eta Roodepoort hirietan metalurgia sare zabala osatu zen mineralok lantzeko.

Erreferentziak

aldatu
  1. University Of Arizona. Scientists Discover That 40 Percent Of The World's Gold Is 3 Billion Years Old. sciencedaily.com (Noiz kontsultatua: 2022-1-22).

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Hegoafrikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.