Lope de Vega Institutua
Lope de Vega Institutua | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Udalerria | Madril |
Koordenatuak | 40°25′37″N 3°42′23″W / 40.426994°N 3.706384°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Lope de Vega |
Erabilera | eskola |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0010461 |
Lope de Vega Institutua (gaztelaniaz: Instituto Lope de Vega) 1933ko abuztuaren 26an irekitako Madrilgo eskola publikoa da, Madrilgo Hezkuntza Kontseilaritzaren menpe egonik. Institutuaren izena Barrokoko idazleari eginiko omenaldia da. Eraikinak balore artistiko berezia du.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina San Bernardo eta Daoiz kaleen artean dago, izkina eginez, Unibertsitatean auzoan, Madrilgo erdigunean. 1999ko martxoaren 26an kultura-intereseko ondasuna izendatu zuten, monumentuko kategoriarekin. Eskola, jatorriz, XVIII. mendeko jauregia da. Jabea Castromonteko Kondea zen. Fernando VII.a erregearen garaietan moja-komentua izan zen. 1839an bertan Irakasleen Eskola Pablo Montesinosek zuzentzen zuen Pedagogia Museoa egokitu ziren. Gaur egun ere, 2005-2006 ikasturtetik, museo txiki bat dago eskolan.
Helbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Bernardo kalea, 70. 28015 Madril. Telefonoak: 915 321 362 / 915 325 413.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Institutuaren webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Institutuaren historia Youtuben.