Obulutegiko minbiziaobulutegiko edozein tokitan agertzen den tumore gaiztoa da. BRCA1 eta BRCA2 genetan sortutako anomaliek sortzen dute.[1] Gehienetan asintomatikoak dira.[2]
Usuenak jatorri epitelialekoak dira (serosoak, muzinosoak, endometrioideak nahiz zelula argikoak). Beste mota bat mesenkimatik sortzen da, eta zelula germinaletatik beste batzuk -horrek teratomak, tumore dermoideak, zaku bitelinotik eratorritako tumoreak eta korioepiteliomak garatzeko aukera ematen du-. Azkenik, badira kordoi sexualetatik eratorritako tumoreak ere (pikor-geruza edo granulosako zelulen tumoreak, esaterako).[3]