Svoboda | Graniru | BBC Russia | Golosameriki | Facebook
Edukira joan

Dumfries eta Galloway

Koordenatuak: 55°04′12″N 3°36′11″W / 55.07°N 3.603°W / 55.07; -3.603
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dumfries eta Galloway
 Erresuma Batua
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
ISO 3166-2GB-DGY
HiriburuaDumfries
GobernuburuaDumfries and Galloway Council (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak55°04′12″N 3°36′11″W / 55.07°N 3.603°W / 55.07; -3.603
Azalera6.426,8845 km²
MugakideakHegoaldeko Lanarkshire
Demografia
Biztanleria148.860 (2019)
70 (2018)
Dentsitatea23,16 bizt/km²
dumgal.gov.uk

Dumfries eta Galloway (Eskoziako gaeleraz: Dùn Phrìs is Gall-Ghaidhealaibh, eskozieraz: Dumfries an Gallowa) Eskoziako 32 eskualdetako bat da, hegoalderen dagoena. 2012ko erroldaren arabera 150.830 biztanle ditu.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Ayrshire, Ekialdeko Ayrshire eta Hegoaldeko Lanarkshire konderriekin mugatzen duelarik. Hegoaldean Ingalaterrako Cumbria konderriarekin mugatzen du. Hortaz gain Solwayko fiordoa eta Irlandako itsasoak konderri honen kostaldea bustitzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911etin sheriffdome bera izan zutenez Dumfries eta Galloway izena ohiko bihurtu zen, hiru konderri baziren ere. 1975ean Eskozian egindako berrantolaketa administratiboak eskualde bakarrean bildu zituen hirurak.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dumfries eta Galloway eskualdeak hiru konderri hartzen ditu bere baitan eta konderriek hanibat azpi-eremu ere badituzte. Hona hemen zerrenda ekialdetik mendebaldera:

  • Dumfriesshire konderria:
    • Annandale
    • Eskdale
    • Nithsdale
  • Kirkcudbrightshire konderria:
    • Stewartry
  • Wigtownshire konderria:
    • Machars
    • Rhins of Galloway

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halako azalera handia izanik populaturiko eremuak ugariak dira. Hona hemen herri handienak:

  1. Dunfries / Dùn Phris (hiriburua, 32.914 biztanle)
  2. Stranraer / An t-Sròn Reamhar (10.593 biz.)
  3. Annan / Anainn (8.960 biz.)
  4. Lockerbie / Locarbaidh (4.287 biz.)
  5. Dalbeattie / Dail Bheithe (4.227 biz.)
  6. Castle Douglas / Caisteal Dhùghlais (4.174 biz.)
  7. Newton Stewart / Baile Ùr nan Stiùbhartach (4.092 biz.)

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]