Zipreko futbol liga (grekerazΠρωτάθλημα Α' Κατηγορίας) Zipren jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 1934an abiatu zen eta APOEL, Omonia eta Anorthosis dira txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak.
Britainiarrek ekarri zuten futbola Ziprera XX mendearen hasieran, baina eskoletan baino ez zen jokatzen, harik eta 1911an Anorthosis Famagusta FC taldea sortu zen arte. Berehala eratu ziren talde gehiago ere eta 1932an Liga abiatu zen, hasieran ez-ofizial gisa eta 1934-35 denboraldian lehenengo txapelketa ofizala jokatu zen, Pancypriot izenarekin.
2006-07 denboralditik aurrera 14 taldek hartzen dute parte lehen mailan. Denek elkarren aurka jokatu ondoren azken biak jeitsi eta gainontzeko hamabiak launako taldetan sartzen dira sailkapenaren arabera. A taldeko lau taldeek elkarren aurka jokatzen dute eta aurrez lorturiko puntuei berriak lortuz erabakitzen da txapelduna. C taldean aldiz azkena gelditzen denak maila galtzen du.