El puerto de las Nieves itsas-portua edota Los Berrazales, landarediz inguraturiko sakana. Azken ingurualde honetan Tamadabako pinudia dago, non nekazal hotel zahar bat dagoen. Horrez gain, udalerri honetan oso ospetsua den el Dedo de Dios edo Roque Partido egitura harritsua dago. El Dedo de Dios giza-eskua itxurazko egitura da, baina 2005eanDelta ekaitz tropikalak goialdea kaltetu zuen, hatza botata.
Nabarmentzekoa da El Puerto auzoko Elurretako Andre Maria baseliza, 1532ko hilburu baten ondoren eraikiarazita, uharteko konkistatzaileen eginiko 1481eko dorre-gotorleku ondoan.