Babutxa
Appearance
Babutxak musulman herrialdeetan oso ohikoa den oinetako mota da. Etimologikoki persierazko (papush) پاپوش hitzetik dator: pa (oina) eta push (jantzi).[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orpotik irekita eta puntan bukatzen ohi den den oinetako arin bat da; dena dela, gaur egun punta forma biribilekoak ere ikus daitezke. Babutxak emakumeek zein gizonek erabiltzen dituzte. Larruzkoak zein plastikozkoak izan daitezke. Diseinu eta dekorazio ugari erakutsi ditzake: marradunak, koloretakoak, xaflatxoez... Oinetako hauek zokoetan, arabiar azoketan, saltzen dituzte.[2]
Artisautza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babutxak artisautzako produktua izaten da. Esaterako, Marokon tradizio handia dago oinetako hauek eta larrukigintzan orokorrean lantzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Histoires de mots, Julie Michon et Jean-Paul Roig
- ↑ http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=babutxa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |