Bleu des Causses
Itxura
Bleu des Causses | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Eskualdea | Aveyron |
Esnearen jatorria | Behia |
Pasteurizatua | Ez |
Egitura | Gazta urdina |
Gantz materia | %45a |
Neurriak | 20 cm |
Pisua | 2,5 kg |
Zahartze denbora | 10-12 aste |
Ziurtagiria | Jatorrizko Izendapena 1975 |
Bleu des Causses izeneko gazta Frantziako Auvergne eskualdean egiten den gazta bat da, AOC izendapena 1975etik duena.
Behi esnezko benetako roquefort bat da, bere ezaugarri rustikoa Causseseko kareharrizko kobazuloetan egiten den bere fintze luzetik datorrelarik, bereziki Gorges du Tarneko amildegietakoetan.
Elaborazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behi esnez eginiko gazta bat da, ore berdekoa eta, gutxi gora-behera, 2,5 kilo pisatzen dituena. Bere fintze gunea Aveyroneko zenbait kantoitan kontzentratzen da: Campagnac, Cornus, Millau, Peyrelau eta Saint-Affrique.
Dastaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere dastaketa eperik hoberena maiatzetik irailera bitartean da, 10 eta 12 aste bitarteko fintze baten ondoren, baina urteko edozein garaitan oso gazta bikaina da.
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]983 tona 2003an, guztiak gatzatutako esnezkoak.