Christopher Hope
Itxura
Christopher Hope | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Johannesburg, 1944ko otsailaren 26a (80 urte) |
Herrialdea | Hegoafrika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Witwatersrandeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta kazetaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
Christopher Hope (Johannesburgo, 1944) hegoafrikar poeta eta kontalaria da. Arraza beltzaren eta zuriaren arteko gorabeherez idatzi duen idazle nagusietako bat. Witwatersrand eta Nataleko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Gero, Londresa joan zen, eta han geratu zen bizitzen 1975etik aurrera. Poeta gisa, 1974an eman zuen ezagutzera bere burua: Lurmutur Hirian zehar. Sei urte geroago, bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, beltza edo zuria izateko aukeraren aurrean zer egin ez dakien gazte bati buruzkoa. Bi arrazek dituzten akatsei eta bertuteei buruzko metafora eder hark berehala erakarri zuen irakurle anglosaxoien arreta. David Higham literatura saria irabazi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Hegoafrikako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |