Cristobal Balenciaga museoa
Cristobal Balenciaga museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Getaria |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2011ko ekainaren 7a |
Webgunea | http://cristobalbalenciagamuseoa.com/ |
Cristobal Balenciaga Museoa Gipuzkoako Getaria udalerrian dagoen museo bat da, Getarian bertan jaio zen Cristóbal Balenciaga jostun ospetsuari buruzkoa. Han daude ikusgai Balentziagak egindako 100 artelan inguru.
Museoa Balenciaga Fundazioaren jabetzakoa da. Aldamar parkean dago, Aldamar jauregiaren alboan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoa eraikitzeko lanak 2010eko ekainean amaitu zituzten, eta 2011ko ekainaren 7an inauguratu zuten museoa.[1]
2014ko abenduaren 12an, Joskin baten maleta. Entredós 3.0 erakusketa zabaldu zuten museoan.[2]
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina honela dago banatuta:
- 2000 m2. Erakusketa iraunkorra
- 250 m2. Behin-behineko erakusketak
- 500 m2. Eskolako guneak
- 2000 m2. Atrioa, erabilera anitzetarako
- 350 m2. Administrazioa
- 500 m2. Bitegia eta instalazioak
- 250 m2. Auditoriuma
- 120 m2. Dokumentazio zentroa eta liburutegia
Ustelkeriaren zantzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoaren hasierako aurrekontua 6 milioi eurokoa bazen ere, azkenean 20 baino gehiago kostatu zen. Hori dela eta, ikerketa judiziala abiatu zuten; bereziki, Julián Argilagos eta Rolando Paciel arkitekto kubatarren lana aztertzeko. Dena dela, susmagarri nagusia Mariano Camio izan zen prozesuan; hau da, alkate ohia eta Berroeta Aldamar SL elkartearen gerentea.[3] [4] Fiskalaren arabera, Camiok eta bere bikotekideak 1,2 milioi euro desbideratu zituzten.[5]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Inauguratu dute Balentziaga Museoa. 2011ko ekainaren 7a. Berria egunkaria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Juan Luis Zabala, «Jostun anonimoaren omenez», Berria, 2014-12-13
- ↑ https://web.archive.org/web/20161002152925/http://www.elcorreo.com/alava/20090603/cultura/imputados-caso-balenciaga-empiezan-20090603.html
- ↑ http://elpais.com/tag/caso_balenciaga/a
- ↑ http://www.elmundo.es/pais-vasco/2014/09/28/5427d6a9ca47419b2b8b4570.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cristobal Balenciaga museoaren webgunea (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez)
- Balenciaga fundazioaren webgunea
- Cristobal Balentziaga museorari buruzko orrialdea. Gipuzkoakomuseoak.net