Svoboda | Graniru | BBC Russia | Golosameriki | Facebook
Edukira joan

Dún Laoghaire

Koordenatuak: 53°18′N 6°08′W / 53.3°N 6.14°W / 53.3; -6.14
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dún Laoghaire
Dún Laoghaire
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
Izen ofizialaDún Laoghaire
Dún Laoghaire [d̪ˠuːn̪ˠ ˈɫeːrʲə]
Jatorrizko izenaDún Laoghaire
Posta kodeaA96
Geografia
Koordenatuak53°18′N 6°08′W / 53.3°N 6.14°W / 53.3; -6.14
Map
Altuera24 m
Demografia
Biztanleria23.857
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakBrest, Izumo eta Holyhead
dun-laoghaire.com

Dún Laoghaire (Gaeleraz Dún Laoghaire-Ráth an Dúin ere ezaguna Dún Laoire bezala). Irlandako Errepublikako kostaldeko hiri bat da, Dun Laoghaire-Rathdowneko konderrian kokatzen da eta Dublin hiriburutik 12 km hegoalderantz kokaturik. Hiri honen garrantzia bere kaian oinarritzen da izan ere ferriek egunero hiri hau eta Britainia Handia lotzen dituzte, pertsonentzat zein autoentzat.

Dún Laoghaire izenak Lóegaire-ren gotorlekua esan nahi du eta V mendean Irlandako erregea izan zen Lóegaire mac Néilli egiten dio erreferentzia.

Dún Laoghaire 1820an sortu zen, nahiz eta aurretik ere bazen izen bereko herrixka txiki bat Dunleary izenekoa.

1807an Galesko printzearen tropak zeramatzan itsasuntziak haitzen kontra jo zuen eta 400 pertsona hil ziren bertan. Ganorazko kai bat eraiki behar zela erabaki zen orduan eta 1816rako jadanik bukatua zegoen. 1821ean Jurgi IV.a Erresuma Batuko erregea etorri zen eta ordutik Kingstown izena izan zuen. Berehala iritsi zen Dublinekin lotuko zuen trenbidea ere, 1834ean.

1921ean Irlandak independentzia lortu bezain laister Kingstownek izena aldatu eta Dún Laoghaire izena hartu zuen.

DART trenbide sareak hiri hau Dublinekin lotzen du eta Dublineko bus sarea (Dublin Bus) oso erabilia da hiri honetan ere.

Itsasoaren ertzean egonik belauntzien sei elkarte eta bi arraun elkarte daude. Honetaz gain golfa ere aipatu behar da.

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irlandako
Errepublikako

hiriak Irlandako Errepublika
Dublin (Baile Átha Cliath)Cork (Corcaigh)Limerick (Luimneach)Galway (Gaillimh)Kilkenny (Cill Chainnigh)Dun LaoghaireKillarney (Cill Airne)Cashel (Caiseal)


Arklow (An t-Inbhear Mór)Athlone (Baile Átha Luain)Bray (Bré)Carlow (Ceatharlach)Castlebar (Caisleán an Bharraigh)Cavan (An Cabhán)Celbridge (Cill Droichid)Clonmel (Cluain Meala)Cobh (An Cóbh)Drogheda (Droichead Átha)Dundalk (Dún Dealgan)Ennis (Inis)Fermoy (Mainistir Fhear Maigh)Greystones (Na Clocha Liatha)Letterkenny (Leitir Ceanainn)Leixlip (Léim an Bhradáin)Longford (An Longfort)Malahide (Mullach Íde)Maynooth (Maigh Nuad)Monaghan (Muineachán)Mullingar (An Muileann gCearr)Naas (Nás na Ríogh)Navan (An Uaimh)Nenagh (An tAonach)Newbridge (An Droichead Nua)Portlaoise (Port Laoise)Sligo (Sligeach)Swords (Sord Cholm Cille)Tralee (Trá Lí)Trim (Baile Átha Troim)Tullamore (Tulach Mhór)Waterford (Port Láirge)Westport (Cathair na Mairt)Wexford (Loch Garman)
Ipar Irlandako
hiriak Ipar Irlanda
Belfast (Béal Feirste)Derry (Doire)Armagh (Ard Mhacha)


Newry (Iúr Cinn Trá)Lisburn (Lios na gCearrbhach)Ballymena (an Baile Meánach)Bangor (Beannchor)Coleraine (Cúil Raithin)Downpatrick (Dún Pádraig)Enniskillen (Inis Ceithleann )Larne (Latharna )Omagh (An Ómaigh )Portadown (Port an Dúnáin)