Svoboda | Graniru | BBC Russia | Golosameriki | Facebook
Edukira joan

Grabazio-estudio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grabazio-estudio profesional baten kontrol-gela.

Grabazio-estudioa soinua grabatzeko xedea duen gela intsonorizatu eta akustikoki egokitua da. Grabazio-estudioa soinua, harmonia, melodia, tinbrea, tonua, musika hobetzeko beste funtzio askoren artean grabatu eta aldatzen dituen gailu teknologikoen multzoa da.

Estudio arrun bat elkarrengandik akustikoki isolatuta dauden bi gela edo ganbarek osatzen dute:

Bere diseinuaren alderdirik garrantzitsuenetako bat intsonorizazioa da, kanpoko soinua ez dadin barneratu eta grabaketetan oztopatu. Hau hainbat material bereziren aplikazioaren bidez lortzen da (xurgatzaileak eta isolatzaileak) eta aire-ganberak erabiliz. Bestalde, material hauek barnean baldintza akustiko zehatz batzuk lortzeko ere erabiltzen dira, hala nola, erreberberazio-denbora batzuk, soinu-eremuaren difusioaren optimizazioa, uhin geldikorrak sortzea prebenitzea, etab.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]