Huangguoshu ur-jauzia
Huangguoshu ur-jauzia | |
---|---|
黃果樹瀑布 黄果树瀑布 huángguǒshùpùbù | |
Ur-jauzi nagusiaren ikuspegia. | |
Eskualdea | Anshun, Guizhou |
Koordenatuak | 25°59′31″N 105°39′58″E / 25.992°N 105.666°E |
Mota | segmentatua |
Garaiera | 903,9 m. |
Altuera | 77,8 m. |
Zurrustarik altuena | m. |
Luzera osoa | 101 m. |
Betebidea | Hai ibaia |
Batez besteko emaria | 18,2 m³/s |
Huangguoshu ur-jauzia (txinera tradizionalez: 黃果樹瀑布; txinera sinplifikatuz: 黄果树瀑布; pinyinez: huáng guǒshù pùbù; Wade–Giles: Huang-kuo-shu p'u-pu; hitzez hitz: «Fruitu Horien Zuhaitzaren Ur-jauziak»), Txinako Herri Errepublikako Guizhou probintziako Anshun hirian dagoen ur-jauzia da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur-jauzia Baihe ibaian dago, Yunnan-Guizhou goi-ordokian, 77,8 metroko garaiera, eta 101 metroko zabalera dauzka. Ur-jauzi nagusiak 67 metroko garaiera eta 83,3 metroko zabalera dauzka.
Ur-jauzia itsasoaren mailatik 936 metrora dago eta Asiako ur-jauzirik handiena da. Ur-jauziak Huangguoshu Ur-jauziko Parke nazionala osatzen du, Anshun hiriburutik 45 kilometro hego-mendebaldera. Parkea hiru gunek osatzen dute, ur-jauzien gunea, ur-gortina haitzuloa, eta Errinozeroen putzua (Xi Niu Tan).
Argazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txineraz) Ur-jauziaren webgune ofiziala.