K-19: The Widowmaker
K-19: The Widowmaker (euskaraz K-19: Alargungilea) 2002ko Kathryn Bigelow estatubatuar zinema zuzendariaren hondamedi eta gerra filma bat da. Bertan, Harrison Ford, Liam Neeson eta Peter Sarsgaard aktoreek antzeztu zuten.
1961eko uztailaren 5an sobietar K-19 itsaspeko nuklearrak izan zuen istripuan oinarritua dago. Film honen arabera itsaspekoak bere eraikuntzan nahiz zerbitzuan sartzean izan zituen istripu eta hildako ugari nahiz ustezko zorte txarrarengatik Widowmaker (Alargungilea) ezizena jaso omen zuen, baina hori ez da egia, betazko istorioan itsaspekoak istripu larri hau jasan aurretik inongo ezizenik ez baitzuen jaso, eta istripua izan ondoren sobietar itsasgizonek eman zioten benetazko ezizena Hiroshima izan baitzen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mihhail Polenin (Liam Neeson) kapitainak bere eskifaiaren konfidantza eta estimua izateaz gain, Sobietar Itsas Armadan begirune eta esperientzia gehien duen itsaspeko kapitaina da. Halere, K-19 itsaspekoaren agintetik kendua izan da, goi agintariek itsaspekoa aurreikusitako ordu eta datarako behar den bezala prest egongo ez dela erabaki baidute. Haren ordezkaria Alexei Vostrikov (Harrison Ford) kapitaina izango da, burdinezko borondatea duen ofiziala, K-19 itsaspekoa garaiz itsasoratu dadin lortzen duelarik: 1961eko uztailaren 18ko arratsaldeko 16:00etan... Filma hau hamarkada luzeetan zehar Sobietar Batasuna nahiz Errusiako Gobernuak ezkutuan eduki zuen benetazko gertakarian oinarritua dago.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Harrison Ford: Alexei Vostrikov kapitaina, Komandante Ofiziala
- Liam Neeson: Mikhail "Misha" Polenin, Bigarren Ofiziala
- Peter Sarsgaard: Vadim Radtchenko, Erreaktore Ofiziala
- Joss Ackland: Marshal Zolentsov, Defentsa Ministroa
- John Shrapnel: Bratyeev Almirantea
- Donald Sumpter: Gennadi Savran kapitaina, Mediku Ofiziala
- Tim Woodward: Konstantin Partonov Almirante-Ordea
- Steve Nicolson: Yuri Demichev kapitaina, Torpedo Ofiziala
- Ravil Isyanov: Igor Suslov, Ofizial Politikoa
- Christian Camargo: Pavel Loktev, Erreaktore Teknikaria
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2002ko filmak
- Kathryn Bigelowek zuzendutako filmak
- Liam Neesonek antzeztutako filmak
- Harrison Fordek antzeztutako filmak
- Peter Sarsgaardek antzeztutako filmak
- Joss Acklandek antzeztutako filmak
- John Shrapnelek antzeztutako filmak
- Donald Sumpterrek antzeztutako filmak
- Tim Woodwardek antzeztutako filmak
- James Francis Gintyk antzeztutako filmak
- Ingvar Eggert Sigurðssonek antzeztutako filmak
- Peter Stebbingsek antzeztutako filmak
- Tygh Runyanek antzeztutako filmak
- Jacob Pittsek antzeztutako filmak
- Michael Gladisek antzeztutako filmak
- JJ Feildek antzeztutako filmak
- Joshua Closek antzeztutako filmak
- Kathryn Bigelowek ekoitzitako filmak
- Sigurjón Sighvatssonek ekoitzitako filmak
- National Geographic Societyk ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Kanadako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Alemaniako filmak
- Gerra Hotzari buruzko filmak
- Itsaspekoei buruzko filmak
- Hondamendi filmak