Svoboda | Graniru | BBC Russia | Golosameriki | Facebook
Edukira joan

Kerteko kanpaina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kerteko kanpaina
Data1911ko abuztuaren 24tik 1912ko maiatzaren 15era
LekuaIqer'iyen eskualdea, ekialdeko Rif
EmaitzaEspainiar garaipena
Gudulariak
 Espainia Rifeko kabilak
Buruzagiak
José García Aldave
Agustín Luque
Dámaso Berenguer
Salvador Díaz Ordóñez
Mohammed Ameziane
Galerak
500 hildako
1.900 zauritu[1]

Kerteko kanpaina Melilla inguruan Espainiaren eta Mohammed Ameziane buru zuten riftar harka matxinatuen arteko gatazka armatua izan zen. Honek jihad bat hasi zuen Espainiaren okupazioaren aurka ekialdeko Rifen. 1911 eta 1912 artean gertatu zen.

Kanpaina Dámaso Berenguer teniente koronelak 1911ko ekainaren 30ean sortutako regulares izeneko tropa indigenen su-bataioaren lekuko izan zen.

Kanpainak Mohammed Ameziane, espainiarrek El Mizzian deitua, Segangango kadiak hasitako matxinada izan zuen casus belli. Honek jihad bat hasi zuen, espainiarrei zein hauen aldeko kabilei eraso eginez.[2][3] Ishafen inguruan (Kert ibaiaren ondoan), azterketa topografikoak egiten ari zen militar talde baten aurkako eraso baten ondoren, espainiar kanpaina abuztuaren 24an hasi zen formalki.[4] Espainiar zutabe batek, ordea, tiroketa bat jasan zuen urte horretako ekainaren 30ean.[5]

Melillara egindako bisita baten ondoren, Agustín Luque Espainiako Gerra Ministroak operazioen kontrola hartu zuen urriaren 7an. Ondorengo borrokek galera ugari eragin zituzten bi aldeetan: 64 hildako eta 204 zauritu izan ziren Espainiako bandoan.[6] 1911ko urriaren 14an, Salvador Díaz Ordóñez jenerala borrokan erori zen, eta Felipe Navarro jeneralak gidatutako zutabe batek 33 hildako eta 105 zauritu izan zituen.[6]

Espainiako indarrek 1912ko urtarrilaren 18an Al Aaroui herria hartu zuten.[7]

1912ko maiatzaren 15ean regularesek Ameziane hil ondoren, espainiarrek amaitutzat eman zuten kanpaina.[2][8] Ordurako, espainiar bajak 500 hildako eta 1.900 zauritu ziren.[1] Espainiar kontrol-lerroa Kert ibairaino hedatu zen, Bni Chiker eta Bni Bouifrour kabilak erantsiz.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Gajate Bajo 2012, 268 orr. .
  2. a b León Rojas 2018, 52 orr. .
  3. Requejo Gómez 2017.
  4. Ramos Oliver 2013, 176 orr. .
  5. Gajate Bajo 2012, 267 orr. .
  6. a b Barrio Jala 2002, 45 orr. .
  7. Barrio Jala 2002, 46 orr. .
  8. Macías Fernández 2013, 61 orr. .
  9. Martínez Antonio 2006, 224 orr. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Maroko
Artikulu hau Marokoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.