Svoboda | Graniru | BBC Russia | Golosameriki | Facebook
Edukira joan

Khorasan

Koordenatuak: 36°18′N 59°36′E / 36.3°N 59.6°E / 36.3; 59.6
Wikipedia, Entziklopedia askea
Khorasan
 Iran
Administrazioa
Estatu burujabe Iran
HiriburuaMaxhad
Deuseztapen data2004ko irailaren 29a
Geografia
Koordenatuak36°18′N 59°36′E / 36.3°N 59.6°E / 36.3; 59.6
Demografia
Hizkuntza ofizialapersiera

Khorasan[1] Irango antzinako probintzia da, herrialdearen ipar-ekialdean, Turkmenistanen eta Afganistanen mugan kokatua. 314.300 kilometro koadroko eremua hartzen zuen, eta 4.162.000 biztanle zituen 1985ean. Hiriburua Maxhad zuen. 2004ko irailetik aurrera, hiru probintziatan zatiturik dago:

Iparraldean bi mendi sail ditu: Elburz mendien jarraipena, eta Koppeh Dag. Mendebaldetik gatz basamortu handi bat sartzen da Khorasanen: Dasht-e Kavir, duna sail handiekin. Oasi asko dago: iparraldean handiak eta ugariak dira, elkarren hurbil, baina hegoaldean txikiak eta bakanak. Ibai iraunkor bakarrak Atrak, Kal-e Mureh, Rud-e Sur, eta Kashaf Rud dira; ibaiaren behealdean ura gazia dute gehienek.

Antzina gaur egun Turkmenistanen eta Afganistanen dauden zenbait lurralde ere hartzen zituen. Akemenestarren (K.a. 559-330) eta Sasandarren (K. o. 224-651) inperioen zatia zen. 651-652ean arabiarrek konkistatu zuten eta ia askatasun osoa izan zuen, lehendabizi Toghril Begek, gero Gengis Khanek eta geroago Tamerlanek konkistatu zuten arte. Geroztik Iranen mende egon da.

Biztanleen artean leinu asko daude: kurduak, turkomanoak, timuriak, heidariak, balutxiak, arabiarrak, ijitoak, etab.

Aberastasun iturriak hauek dira: nekazaritzan, kotoia, laboreak, fruituak, tabakoa; abere hazkuntza, artiletarako batez ere; meatzaritza; turkesak, gatza, burdina, kobrea, beruna, zinka, ikatza.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]