Lazkaibar
Lazkaibar | |
---|---|
Euskal Herria | |
Lazkaibar auzoa eta ezkerrean CAF enpresaren lantegia, Ordizia eta Lazkaibar zubiranzko norantzan. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′08″N 2°11′14″W / 43.052358°N 2.187314°W |
Lazkaibar, Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerriaren mendebaldean dagoen auzo bat da, Oria ibaia eta Lazkaibar edo Malkasko zubiaren ekialdean, Lazkaoko Senpere auzora doan errepidean dago , eta Beasain udalerriaren lursailekin muga egiten du.
Auzoa CAF tren ekoizlearen lantegi multzoaren bihotzean dago, alegia, Goierri eskualdeko industria gune handienetako bat denaren barnean eta bete-betean.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen bera dute auzo honetako zubiak eta kaleak ere. Lazkaibar zubiari Malkasko ere esaten zaio, Oria ibaiaren bestaldean baitago Malkasko auzoa. Garai batean Lazkaibarraldea (-a) izeneko soroa zuen bertan Upabia baserriak[1].
Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lazkaibar kalea
- Agirrebidea
Eraikin nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- CAF: Enpresaren egoitza nagusia eta lantegi multzoa.
- Lazkaibar edo Malkasko zubia.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ordiziako auzoak | ||
---|---|---|
Aita Urdaneta • Alde Zaharra • Altamira • Bustuntza • Eskarabilla • Lazkaibar • Malkasko • Mallutz industrialdea • Mariarats • Oiangu |