María Isidra de Guzmán y de la Cerda
María Isidra de Guzmán y de la Cerda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Isidra de Guzmán y de la Cerda |
Jaiotza | Madril, 1767ko urriaren 31 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Kordoba, 1803ko martxoaren 5a (35 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Alcaláko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Kidetza | Real Academia Española Historiaren Errege Akademia |
María Isidra Quintina de Guzmán y de la Cerda (Madril, 1767ko urriaren 31 – Kordoba, 1803ko martxoaren 5a), Alcaláko doktorea izenez ezaguna, Espainian Hizkuntzan unibertsitateko doktore-gradua eta Hizkuntza Ohorezko Akademikoaren duintasuna lortutako lehen emakumea izan zen.[1] Ezagunak dira Maria de Guzman izenez Madrilen kale bat eta Alcalá de Henareseko osasun zentro bat; Isidra de Guzmán izenez, ostera, Alcala de Henareseko bigarren hezkuntzako institutu bat .[2] Alcalako doktorea izenaz kale batean eta hiri horretako lehen hezkuntzako ikastetxe batean gogoratzen dute.[3]
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiako bi handiren alaba zen. Aita Diego Ventura de Guzmán eta Fernández de Córdoba jauna, Aguilar Campooko markesak, Oñatiko kondeak, Montealegreko markesa zen eta ama María Isidra de la Cerda andrea, Nájerako dukesa, Paredes de Nava kondesa, zeinek bere laugarren amamaren, Paredes kondesaren, letrekiko maitasuna jarraitu zuen. 1654an Madrilen inprimatutako Año cristianoren 6 liburukiren egilea da. Antonio Almanza tutoreak lagunduta ezohiko heziketa izan zuen.
Real Academia Españolako "ohorezko" bazkide izendatu zuten, eta hitzaldi bikaina eman zuen. Gaur arte, erakunde horretako artxiboetan gorde da (1784ko abenduaren 28an Real Academia Españolan bazkidetzean... andre txit gorenak egindako Generoaren Perpausa eukaristikoa hitzaldia, Joaquín Ibarra, 1785). Historiako Real Akademian ere bai. Karlos III erregearen baimenarekin, 1785eko ekainaren 6an, 16 urte zituela, Alcalako Unibertsitatean Arte eta Letretako Fakultatean doktore eta maistra gradua jaso zuen. Filosofia Kontziliatzaile eta Aztertzaileko Ohorezko Katedradunaren tituluak ere eskuratu zituen. Bestalde, 1794tik Ohorezko eta Merezimenduko Damen Batzordeko kide izan zen eta Maria Luisaren Dama Nobleen Ordenaren banda lortu zuen.
1789ko irailaren 9an, Madrilgo San Ginés elizan ezkondu zen Rafael Antonio Alfonso de Sousa de Portugalekin (1771 - 1812), Espainiako Handia, X. Gualcázarreko Markesa eta X. Arenaleseko kondea; Unibertsitate Konplutentseak zilarrezko domina egin zuen bere omenez.
Itxura guztien arabera, ordea, adimentsua izan arren, ikasketa apalak zituen, ez zuen asko sakondu, grekoaren itzulpenak frantsesezko bertsioetatik egin zirela frogatu baita. Garai hartan bazeuden kultura sendoagoko damak, bereziki mojak. Egia da, 1787an Columela izeneko nekazari latinoaren bertsio partziala egin zuela Sociedad Económica Matritensek eskatuta, zeinetan 1786an Jovellanos alde eta Caberrus aurka zuela sartzea lortu zuen.[4] Hala ere, oso gazte hil zen, hogeita hamabost urte zituela, eta ez zuen beste fruiturik eman, beharbada liburuak, beti izan zuen osasun ahula eta familia zabalaren zaintza bateratzea zaila izan zitzaiolako. Mende bat igaro behar izan zuen Martina Castells Ballespik Medikuntzan doktore maila jaso zuen arte, 1882an.
María Isidra de Guzmán Ikerketa Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1992an eratu zen María Isidra de Guzmán ikerketa-saria. Deialdia bi urtez behin egiten du Alcalá de Henaresko Udalak, Espainian1785eko ekainaren 6an emakume baten doktoretza lortu omentzeko. Unibertsitateko ikertzaileek emakumeei buruz egindako ikerketa zientifikoak babestea eta zabaltzea du helburu.[5]
Onarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Haren omenez Alcalá de Henaresen daude: "CEIP Doctora de Alcalá" ikastetxea, "IES María Isidra de Guzmán" institutua, Facultad de Documentación de la "Universidad de Alcalá" edo "Aulario María de Guzmán" izenez ere ezaguna den ikastegia, "CS Maria de Guzman" osasun-zentroa eta "Doctora de Alcalá" kalea.
- Guadalcázarren "María Isidra Guzmán" kalea eta Plaza de Españako eskultura ditu .
- Madrilen "María de Guzmán" kalea du.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «María Isidra de Guzmán, la primera doctora universitaria de España» historia.nationalgeographic.com.es 2020-12-01 (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
- ↑ La calle, en google maps
- ↑ El colegio en google maps.
- ↑ Cf. Francisco Aguilar Piñal, La España del absolutismo ilustrado, Madrid: Espasa-Calpe. 2005, p. 164.
- ↑ Convocatoria del Premio de Investigación Isidra de Guzmán, 2019. Concejalía de Igualdad del Ayuntamiento de Alcalá de Henares. 23/04/2018.