Outlander (telesaila)
Outlander (euskaraz Kanpotarra) Erresuma Batua eta AEBetako drama telesail bat da. Diana Gabaldon estatubatuar idazlearen izenburu berdineko eleberri sailean oinarritua dago. Ronald D. Moore estatubatuar gidoilari eta ekoizleak sortu zuen. Caitriona Balfe, Sam Heughan, Tobias Menzies, Gary Lewis, Graham McTavish, Lotte Verbeek, Bill Paterson, Laura Donnelly eta Douglas Henshall aktoreak izan dira, besteak beste, bertako aktore nagusiak.
2014ko abuztuaren 9an Starz katean estreinatu zen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1945. urtean, Bigarren Mundu Gerran, Claire Randall (Caitriona Balfe) erizain ezkonduak denbora bidaia bat burutuko du eta 1743ko Eskozian agertuko da, bertan, Eskoziako Lur Garaietako Jamie Fraser (Sam Heughan) gerlari ederra ezagutu eta Jakobiten matxinadan parte hartuko du.
Hasieran bere denborara itzultzeko ahalegin handiak egingo ditu Clairek, baina Jamierekin pixkanaka harreman sendo bat hasiko du, eta XVIII. mendean gelditzea erabakiko du. Halere, oztopo eta zailtasun ugariri egin beharko diote aurre: garaiko gerra eta gertaera odoltsuei, pobreziari eta goseteei... eta emakumea izanik orduko boterearen eta gizartearen aldetik jazarpena ere jasan beharko du.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Caitriona Balfe: Claire Fraser (1-6. denboraldiak)
- Sam Heughan: James Fraser (1-6. denboraldiak)
- Tobias Menzies: Frank Randall eta Jonathan "Black Jack" Randall: (1-4. denboraldiak)
- Gary Lewis: Colum MackKenzie (1-2. denboraldiak)
- Graham McTavish: Dougal MacKenzie eta William Buck MacKenzie (1-2 eta 5. denboraldiak)
- Duncan Lacroix: Murtagh Fitzgibbons (1-5. denboraldiak)
- Lotte Verbeek: Geilis Duncan (1-3. denboraldiak)
- Bill Paterson: Edward Gowan (1 eta 3. denboraldiak)
- Laura Donnely: Jenny Fraser (1 eta 3. denboraldiak)
- Douglas Henshall: Taran MacQuarrie (1. denboraldia)
- Steven Cree: Ian Murray (2-4. denboraldiak)
- Grant O'Rourke: Rupert MacKenzie (1-3. denboraldiak)
- Stephen Walters: Angus Mhor (1-2. denboraldiak)
- Simon Callow: Clarence Marylebone, Sandringhameko Dukea (1-2. denboraldiak)
- Dominique Pinon: Raymond maisua (2. denboraldia)
- Stanley Weber: Saint Germaineko Kondea (2. denboraldia)
- Nell Hudson: Laoghaire MacKenzie (1-4. denboraldiak)
- Clive Russell: Simon Fraser (2. denboraldia)
- Richard Rankin: Roger Wakefield (1 eta 3-6. denboraldiak)
- Sophie Skelton: Brianna Randall Fraser (2-6. denboraldiak)
- Andrew Gower: Charles Edward Stuart (2-3. denboraldiak)
- Frances de la Tour: Sor Hildegarde (2. denboraldia)
- David Berry: Lord John Grey (2-6. denboraldiak)
- César Comboy: Fergus Fraser (2-6. denboraldiak)
- John Bell: Ian Fraser Murray (3-6. denboraldiak)
- Lauren Lyle: Marsali MacKimmie (3-6. denboraldiak)
- Richard Dillane: Raines kapitaina (3. denboraldia)
- Maria Doyle Kennedy: Jocasta MacKenzie Cameron (4-6. denboraldiak)
- Ed Speleers: Stephen Bonnet (4-5. denboraldiak)
- Colin McFarlane: Ulysses (4-5. denboraldiak)
Atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1. denboraldia (2014-2015):
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 (1): Sassenach (Atzerritarra):
- 2 (2): Castle Leoch (Leocheko gaztelua)
- 3 (3): The way out (Irteera)
- 4 (4): The gathering (Elkartzea)
- 5 (5): Rent (Errenta)
- 6 (6): The Garrison Commander: (Garrison komandantea)
- 7 (7): The Wedding (Ezkontza)
- 8 (8): Both Sides Now (Orain alde guztietan)
- 9 (9): The Reckoning (Kontuak garbitzea)
- 10 (10): By the Pricking of My Thumbs (Iruditzen zait...)
- 11 (11): The Devil's Mark (Deabruaren marka)
- 12 (12): Lallybroch (Lallybroch)
- 13 (13): The Watch (Zaintza)
- 14 (14): The Search (Bilaketa)
- 15 (15): Wentworth Prison (Wentwortheko kartzela)
- 16 (16): To Ransom a Man's Soul (Gizonaren arimaren errenditzea)
2. denboraldia (2016):
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 (17): Through a Glass, Darkly (Ispiluaren bestaldetik, ilunpetan)
- 2 (18): Not in Scotland Anymore (Hau ez da Eskozia)
- 3 (19): Useful Occupations and Deceptions (Probetxuzko ekintzak eta desengainuak)
- 4 (20): La Dame Blanche (Dama zuria)
- 5 (21): Untimely Resurrection (Berpizte desegokiak)
- 6 (22): Best Laid Schemes... (Hoberen diseinatutako planak...)
- 7 (23): Faith (Fedea)
- 8 (24): The Fox's Lair (Azeriaren gordelekua)
- 9 (25): Je suis pres (Prest nago)
- 10 (26): Prestonpans (Prestopans)
- 11 (27): Vengeance is Mine (Mendekua nirea da)
- 12 (28): The Hail Mary (Agur Maria)
- 13 (29): Butterfly in Amber (Tximeleta anbarrean)
3. denboraldia (2017)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 (30): The Battle Joined (Jokatutako gerra)
- 2 (31): Surrender (Errenditzea)
- 3 (32): All Debts Paid (Zor guztiak ordainduak)
- 4 (33): Of Lost Things (Galdutako gauzak)
- 5 (34): Freedom & Whisky (Askatasuna eta whiskya)
- 6 (35): A. Malcolm (A. Malcolm)
- 7 (36): Crème de Menthe (Mentazko krema)
- 8 (37): First Wife (Lehen emaztea)
- 9 (38): The Doldrums (Barea dagoen itsasoa)
- 10 (39): Heaven and Earth (Zerua eta lurra)
- 11 (40): Uncharted (Esploratu gabea)
- 12 (41): The Bakra (Bakra)
- 13 (42): Eye of the Storm (Ekaitzaren begia)
4. denboraldia (2018-2019)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 (43): America the Beautiful (Amerika ederra)
- 2 (44): Do No Harm (Ez eman minik)
- 3 (45): The False Bride (Bikotekide faltsua)
- 4 (46): Common Ground (Eremu neutrala)
- 5 (47): Savages (Basatiak)
- 6 (48): Blood of My Blood (Nire odolaren odola)
- 7 (49): Down to the rabbit hole (Abentura, ezezaguna den horrantz)
- 8 (50): Wilmington (Wilmington)
- 9 (51): The Birds & The Bees (Txoriak eta erleak)
- 10 (52): The Deep Heart's Core (Bihotzaren punturik sakonena)
- 11 (53): If Not For Hope (Esperantzagatik izango ez balitz...)
- 12 (54): Providence (Probidentzia)
- 13 (55): Man of Worth (Gizon ausarta)
5. denboraldia (2020)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 (56): The Fiery Cross (Sutan dagoen gurutzea)
- 2 (57): Between Two Fires (Bi suren artean)
- 3 (58): Free Will (Desio askea)
- 4 (59): Company We Keep (Guk daukagun konpainia)
- 5 (60): Perpetual Adoration (Elkar adoratzea)
- 6 (61): Better to Marry Than Burn (Hobe ezkontzea, erretzea baino)
- 7 (62): The Ballad of Roger Mac (Roger Macen balada)
- 8 (63): Famous Last Words (Azken hitz ezagunak)
- 9 (64): Monsters and Heroes (Munstroak eta heroiak)
- 10 (65): Mercy Shall Follow Me (Errukiak jarraituko nau)
- 11 (66): Journeycake (Bidaiarako pastela)
- 12 (67): Never, my love (Inoiz ez, bihotza)
6. denboraldia (2022)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 (68): Echoes (Oihartzunak)
- 2 (69): Allegiance (Leialtasuna)
- 3 (70): Temperance (Epeltasuna)
- 4 (71): Hour of the Wolf (Otsoaren ordua)
- 5 (72): Give me liberty (Eman niri askatasuna)
- 6 (73): The world turned upside down (Mundua goitik behera erori da)
- 7 (74): Sticks and stones (Makilak eta harriak)
- 8 (75): I am not alone (Ez nago bakarrik)
Gertakari errealetan oinarritutako telesaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan bezala, denboran zehar bidaiatzea da telesailaren ardatz nagusietako bat. Hori dela eta, nahiz eta telesailean ematen diren gertakari zein pertsonaia gehienak fikziozkoak izan, benetako gertaeretan oinarrituta daude. Eta badira, halaber, benetan gertatu ziren ekintzen inguruko erreferentziak eta adierazpenak, hala nola:
- Bigarren Mundu Gerra
- Britainiar Uharteetako Jakobiten matxinada eta 1746ko Cullodengo gudua
- 1775eko Ipar Amerikako Independentziaren Gerra
- Benetan bizi izan ziren pertsonaia historikoak ere agertzen dira telesailean zehar, askotan aktore gonbidatu gisara cameoak eginez, hala nola:
- Charles Edward Stwart, jakobiten matxinaden bultzatzaile nagusia eta erregenahi jakobita
- Louise de Rohan, Frantziako noblea, eta Charles Edward Stwart erregenahi jakobitaren emaztea
- George Washington, Ameriketako Estatu Batuetako lehen lehendakaria izango zena
- Martha Washington, George Washington lehendakariaren emaztea
- Frantziako Luis XV.a Borboikoa, Frantziako eta Nafarroako erregea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Outlander telesailaren iragarkia ikusgai. youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Caitriona Balfek antzeztutako telesailak
- Tobias Menziesek antzeztutako telesailak
- Gary Lewisek antzeztutako telesailak
- Lotte Verbeekek antzeztutako telesailak
- Bill Patersonek antzeztutako telesailak
- Stephen Waltersek antzeztutako telesailak
- Dominique Pinonek antzeztutako telesailak
- Stanley Weberrek antzeztutako telesailak
- Frances de la Tourrek antzeztutako telesailak
- John Bellek antzeztutako telesailak
- Simon Callowek antzeztutako telesailak
- Richard Dillanek antzeztutako telesailak
- Maria Doyle Kennedyk antzeztutako telesailak
- Billy Boydek antzeztutako telesailak
- Carmen Moorek antzeztutako telesailak
- Chris Larkinek antzeztutako telesailak
- Mark Lewis Jonesek antzeztutako telesailak
- James Fleetek antzeztutako telesailak
- Annette Badlandek antzeztutako telesailak
- Marc Duretek antzeztutako telesailak
- Gerard Horanek antzeztutako telesailak
- Mark Hadfieldek antzeztutako telesailak
- Hugh Rossek antzeztutako telesailak
- Jack Tarltonek antzeztutako telesailak
- Tim McInnernyk antzeztutako telesailak
- John Sessionsek antzeztutako telesailak
- Diana Gabaldónek antzeztutako telesailak
- Gaia Weissek antzeztutako telesailak
- Charles Jamiesonek antzeztutako telesailak
- Sam Hoarek antzeztutako telesailak
- Colin Stintonek antzeztutako telesailak
- Hannah Jamesek antzeztutako telesailak
- Rupert Vansittartek antzeztutako telesailak
- Beth Goddardek antzeztutako telesailak
- Ian Reddingtonek antzeztutako telesailak
- Stuart McQuarriek antzeztutako telesailak
- Alec Newmanek antzeztutako telesailak
- Christopher Fairbankek antzeztutako telesailak
- Matthew Cottlek antzeztutako telesailak
- David Gantek antzeztutako telesailak
- Barbara Patrickek antzeztutako telesailak
- Ameriketako Estatu Batuetako telesailak
- Erresuma Batuko telesailak
- Telesail dramatikoak
- Zientzia-fikziozko telesailak
- Historia telesailak
- Eskozian girotutako telesailak
- XVIII. mendean girotutako telesailak
- XX. mendean girotutako telesailak