Pedro Pacheco
Appearance
Pedro Pacheco Ladrón de Guevara (La Puebla de Montalbán, Toledo, 1488ko ekainaren 29a - Erroma, 1560ko martxoaren 5a) Espainiako kardinala izan zen, Iruñeko apezpikua izandakoa.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aita Alonso Téllez Girón eta María Vélez de Guevara zituen. Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen, Karlos I.aren kapilaua eta Adriano VI.aren zerbitzaria izanik. Trentoko Kontzilioan parte hartu zuen.
1553an Napoliko erregeorde bihurtu zen. Bere bizitzan zehar honako elizbarrutietan izan zen apezpiku:
- Mondoñedo, 1532 – 1537
- Ciudad Rodrigo, 1537 – 1539
- Iruñea, 1539 – 1545
- Jaén, 1545 – 1554
- Sigüenza, 1554 – 1557
- Albano, 1557 – 1560
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) www.catholic-hierarchy.org
Aurrekoa Juan Reina |
Iruñeko apezpikua 1539 – 1545 |
Ondorengoa Antonio de Fonseca |