Reichsgau Danzig-Mendebaldeko Prussia
Reichsgau Danzig-Mendebaldeko Prussia | |
---|---|
Hirugarren Reicha | |
Administrazioa | |
Hiriburua | Gdańsk |
Zatiketa | ikusi
|
Deuseztapen data | 1945 |
Geografia | |
Demografia |
Reichsgau Danzig-Mendebaldeko Prussia (alemanez: Reichsgau Danzig-Westpreußen) Alemania Naziak 1939ko urriaren 8an sortutako banaketa administratiboa izan zen, Danzig Hiri Askearen, Pomeraniako Voivoderriaren (Poloniar korridorea) Ekialdeko Prusiarena zen Regierunsbezirk Mendebaldeko Prusiaren lurrekin.
1939ko azaroaren 2a baino lehen, Reichsgau honi Mendebaldeko Prusia deitzen zitzaion. 1920a baino lehen existitu zen Prusiako Mendebaldeko Prusia probintziaren izen berbera bazuen ere, lurraldea ez zen berdina. Prusiako probintzia ohia ez bezala, Reichsgau honek Bromberg (Bydgoszcz) eskualdea zuen hegoaldean, eta ez zuen Deutsch-Krone (Wałcz) eskualdea mendebaldean.
Hiriburua Danzig zen (Gdańsk), eta 1939an 1.487.452 biztanle zituen. 26.056 kilometro koadro zituen. Reichsgau hau existitu zen denbora laburrean, bertan bizi ziren poloniarrak eta juduak erailtzeko politika ezarri zen.