Ride with the Devil (filma)
Ride with the Devil (euskaraz Deabruarekin Zaldiz) 1999ko Ang Lee taiwandar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. Daniel Woodrell idazlearen Woe to Live On ("Bizirik Jarraitzeko Atsekabea") liburuan oinarritua dago. Tobey Maguire, Skeet Ulrich, Jeffrey Wright, Jonathan Brandis, Jim Caviezel aktoreek eta Jewel musikariak antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1861, AEBetako Gerra Zibila, Missouri. Bushwhacker direlakoak, Konfederazioaren aldekoak, gerrilla moduan unionisten aurka borrokatzen hasi dira. Jack Roedel (Tobey Maguire) eta Jack Bull Chiles (Skeet Ulrich), haurtzarotik lagunak diren bi mutil gazte dira, konfederatuen aldeko talde batera elkartu eta pistolari eta zaldizko trebe bilakatuko dira. Negua iristean, bushackerrak sakabanatu eta lurpeko aterpe batean biziko dira. Beren egonaldi latza Sue Lee (Jewel) alargun gaztearen etorrerak samurtuko du. Halere, lasaitasunak gutxi iraungo die. Negua amaitzean, gerra beren bizitzetara itzuli eta taldea nahiz gazteak kaltetuko ditu, sekulako aldaketa jasanez.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tobey Maguire: Jake Roedel
- Skeet Ulrich: Jack Bull Chiles
- Jewel: Sue Lee Shelley
- Jeffrey Wright: Daniel Holt
- Simon Baker: George Clyde
- Jonathan Rhys Meyers: Pitt Mackeson
- Jim Caviezel: Black John Ambrose
- Tom Guiry: Riley Crawford
- Jonathan Brandis: Cave Wyatt
- Mark Ruffalo: Alf Bowden
- Tom Wilkinson: Orton Brown
- Margo Martindale: Wilma Brown
- John Ales: William Quantrill
- Celia Weston: Clark andrea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1999ko filmak
- Ang Leek zuzendutako filmak
- James Schamusek idatzitako filmak
- Tobey Maguirek antzeztutako filmak
- Skeet Ulrichek antzeztutako filmak
- Jewelek antzeztutako filmak
- Jeffrey Wrightek antzeztutako filmak
- Simon Bakerrek antzeztutako filmak
- Jonathan Rhys Meyersek antzeztutako filmak
- James Caviezelek antzeztutako filmak
- Tom Guiryk antzeztutako filmak
- Jonathan Brandisek antzeztutako filmak
- Tom Wilkinsonek antzeztutako filmak
- Mark Ruffalok antzeztutako filmak
- Zach Grenierrek antzeztutako filmak
- Celia Westonek antzeztutako filmak
- Margo Martindalek antzeztutako filmak
- David Rees Snellek antzeztutako filmak
- Matthew Faberrek antzeztutako filmak
- John Durbinek antzeztutako filmak
- James Urbaniakek antzeztutako filmak
- John Alesek antzeztutako filmak
- James Schamusek ekoitzitako filmak
- Robert F. Colesberryk ekoitzitako filmak
- Ted Hopek ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Western filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilari buruzko filmak
- Epika filmak
- Drama filmak
- Esklabotzari buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Missourin girotutako filmak