San Joan (Ordizia)
San Joan | |
---|---|
Euskal Herria | |
San Joango biribilgunea, Ordiziako N-1 autobidearen iparraldeko sarbidea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′34″N 2°10′21″W / 43.059431°N 2.172447°W |
San Joan, Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerriaren iparraldean dagoen auzo bat da, eta Itsasondo udalerriarekin muga egiten du.
N-1 autobidean, Donostiatik Altsasurako norantzan, Ordiziako lehenbiziko irteeran dago.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena, auzo honetan baina Itsasondoko udalerriaren lursailetan dagoen San Joan baselizari zor dio.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XXI. mendearen hasiera arte, nagusiki landa ingurunea zen. 2000tik aurrera, auzo honetan etxebizitza multzo ugari eraiki dira (horietako asko, etxebizitza babestuak); beraz, Ordizian izan den azken eraikuntza hazkundea hemen gauzatu da.
-
San Joan auzoa.
Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Filipineta kalea (hilerriko zatia)
- Floreaga kalea
- Karrillazpi kalea
- Intzauzar kalea
- Otatza
- San Joango bidea
- Zeberionea
Eraikin nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ordiziako hilerria
- Iriarte etxea
- San Joan baseliza: Itsasondoko lursailetan egon arren, San Joan auzotik metro eskasetara dago eta izena ematen dio.
- Zabale dorretxea: Erdi Aroko mudejar estiloko dorretxea.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Joan (Ordizia) |
Ordiziako auzoak | ||
---|---|---|
Aita Urdaneta • Alde Zaharra • Altamira • Bustuntza • Eskarabilla • Lazkaibar • Malkasko • Mallutz industrialdea • Mariarats • Oiangu |