The Untouchables (filma)
- Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «The Untouchables».
The Untouchables (euskaraz: «Ukiezinak») 1986ko Brian De Palma estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Oscar Fraley idazlearen The Untouchables liburuan oinarritua dago, eta FBIko Eliot Ness agenteak eta Ukiezinak zeritzon taldeak Al Capone mafiaburua atzemateko izan zituzten gorabeherak kontatzen ditu. Bertan, Kevin Costner, Charles Martin Smith, Andy García, Robert De Niro eta Sean Connery aktoreek antzeztu zuten.
Filmak Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Sean Connery) irabazi zuen, bai eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso ere (Ennio Morricone)
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920eko hamarkadaren amaiera eta 1930eko hamarkadako hasierako Lege Lehor garaiko Chicago hiria. FBIko Eliot Ness agenteak (Kevin Costner) hiriko krimen antolatuaren jaun eta jabe den Al Capone gangsterra (Robert De Niro) nola edo hala atzemateko ahaleginean dabil. Froga falta dela eta ezin zaizkio hilketa, estortsio edota legezkanpoko alkohola saltzearen delituak leporatu, baina Nessek Malone (Sean Connery) polizia beterano eta azeriaren laguntzaz bi polizia zintzo (Andy Garcia eta Charles Martin Smith) erreklutatu eta Ukiezinak izeneko taldea sortuko dute, hauek Al Caponeri edozein motatako delitua leporatuz nola edo hala espetxeratzeko asmoa erakutsiko dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kevin Costner - Eliot Ness
- Sean Connery - Jim Malone
- Charles Martin Smith - Oscar Wallace agentea
- Andy García - George Stone/Giuseppe Petri agentea
- Robert De Niro - Al Capone
- Richard Bradford - Mike Dorsett polizia buruzagia
- Jack Kehoe - Walter Payne
- Brad Sullivan - George
- Billy Drago - Frank Nitti
- Patricia Clarkson - Catherine Ness
- Vito D'Ambrosio - Bowtie gidaria
- Steven Goldstein - Scoop
- Peter Aylward - Anderson tenientea
- Don Harvey - Preseuski ofiziala
- Robert Swan - Mountie kapitaina
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Untouchables filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1987ko filmak
- Brian De Palmak zuzendutako filmak
- David Mametek idatzitako filmak
- Charles Martin Smithek antzeztutako filmak
- Andy Garcíak antzeztutako filmak
- Richard Bradfordek antzeztutako filmak
- Jack Kehoek antzeztutako filmak
- Robert De Nirok antzeztutako filmak
- Sean Conneryk antzeztutako filmak
- Billy Dragok antzeztutako filmak
- Patricia Clarksonek antzeztutako filmak
- Kevin Costnerrek antzeztutako filmak
- Donald Patrick Harveyk antzeztutako filmak
- John Barrowmanek antzeztutako filmak
- Del Closek antzeztutako filmak
- Larry Brandenburgek antzeztutako filmak
- Clifton Jamesek antzeztutako filmak
- Patrick Billingsleyk antzeztutako filmak
- Stephen Burrowsek antzeztutako filmak
- Chelcie Rossek antzeztutako filmak
- Robert Mirandak antzeztutako filmak
- Art Linsonek ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Ekintza filmak
- Mafia-filmak
- Polizia filmak
- Chicagon girotutako filmak
- Neo-noir
- Lege lehor garaian girotutako filmak
- Depresio Handian girotutako filmak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak