Svoboda | Graniru | BBC Russia | Golosameriki | Facebook
Edukira joan

Tralee

Koordenatuak: 52°16′03″N 9°41′46″W / 52.2675°N 9.6962°W / 52.2675; -9.6962
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tralee
Tra Lí
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Kerry konderria
Geografia
Koordenatuak52°16′03″N 9°41′46″W / 52.2675°N 9.6962°W / 52.2675; -9.6962
Map
Altuera37 metro
Demografia
Biztanleria23.693 (2011)
Bestelako informazioa

Tralee (irlanderaz Trá Lí), Kerry Konderriko hiriburua da, Irlandan, uhartearen hego-mendebaldean kokatzen da. 23.693 biztanle ditu (2011).

Irlanderazko Trá Lí izenak "Lee ibaiaren ertzeko hondartza" esan nahi du.

Tralee badiako paduretan hainbat erreka elkartzen diren puntuan kokaturik dago Tralee. Antzinako bidegurutzea da eta XIII mendean anglo-normandiarrek sortu zuten herria. Desmondeko kondeen gotorlekuetako bat izan zen. Desmondarrak Elisabet I.a Ingalaterrakoaren aurka altxatu ziren eta 1580an borrokatan Tralee erre egin zen. 1587an erreginak Edward Dennyri eman zizkion inguruko lurrak eta 1613an herri agiria jaso zuen Traleek.

Gaur egungo Traleeren egitura XIX mendekoa da. 1826an Denny Street georgiar estiloko kale nagusia eraiki zen eta 1835ean epaitegia. Gurutze Santuaren eliza dominikarra ere mende hortakoa da.

Irlandar Independentzia Gerran eta ondoren etorri zen Gerra Zibilean istilu larriak izan ziren Traleen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kerry County Museum: Kerryko konderriaren historia kontatzen duen museoa da. 1992an ireki zuten.
  • Blennerville haize errota: 1800an altxatu zen baina 1846an erre egin zen. 1981ean berriztu zuten.
  • Kerry Camino: Donejakue bidearen antzera eginiko bideak Tralee eta Dingle elkartzen ditu.

Herritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irlandako
Errepublikako

hiriak Irlandako Errepublika
Dublin (Baile Átha Cliath)Cork (Corcaigh)Limerick (Luimneach)Galway (Gaillimh)Kilkenny (Cill Chainnigh)Dun LaoghaireKillarney (Cill Airne)Cashel (Caiseal)


Arklow (An t-Inbhear Mór)Athlone (Baile Átha Luain)Bray (Bré)Carlow (Ceatharlach)Castlebar (Caisleán an Bharraigh)Cavan (An Cabhán)Celbridge (Cill Droichid)Clonmel (Cluain Meala)Cobh (An Cóbh)Drogheda (Droichead Átha)Dundalk (Dún Dealgan)Ennis (Inis)Fermoy (Mainistir Fhear Maigh)Greystones (Na Clocha Liatha)Letterkenny (Leitir Ceanainn)Leixlip (Léim an Bhradáin)Longford (An Longfort)Malahide (Mullach Íde)Maynooth (Maigh Nuad)Monaghan (Muineachán)Mullingar (An Muileann gCearr)Naas (Nás na Ríogh)Navan (An Uaimh)Nenagh (An tAonach)Newbridge (An Droichead Nua)Portlaoise (Port Laoise)Sligo (Sligeach)Swords (Sord Cholm Cille)Tralee (Trá Lí)Trim (Baile Átha Troim)Tullamore (Tulach Mhór)Waterford (Port Láirge)Westport (Cathair na Mairt)Wexford (Loch Garman)
Ipar Irlandako
hiriak Ipar Irlanda
Belfast (Béal Feirste)Derry (Doire)Armagh (Ard Mhacha)


Newry (Iúr Cinn Trá)Lisburn (Lios na gCearrbhach)Ballymena (an Baile Meánach)Bangor (Beannchor)Coleraine (Cúil Raithin)Downpatrick (Dún Pádraig)Enniskillen (Inis Ceithleann )Larne (Latharna )Omagh (An Ómaigh )Portadown (Port an Dúnáin)