Svoboda | Graniru | BBC Russia | Golosameriki | Facebook
Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
K.a. XXIII. mendea
Akadtar Inperioa
💀
Heriotza
K.a. XXIII. mendea
🔨
Lanbidea
poeta
📷
Argazkiak
ikusi
Enheduannaren estatua
Enheduannaren eskultura.

Enheduanna (𒂗𒃶𒌌𒀭𒈾) K.a. XXIII. mendean Mesopotamian bizi izan zen emakumezko bat izan zen, duela 4.300 urte inguru. Enheduanna Akadtar Inperioaren hegoaldeko Ur hirian bizi zen.

Izena gordetzen duen historiako lehen emakumezko idazlea izan zen eta historian “apaiz” titulua izan zuen lehen emakumea. Horretaz gain astronomoa eta legegilea ere izan zen.

Urko zigurata.

Benetan existitu zela ziurra da. Ur hiriaren hondarretan egindako indusketatan Enheduannaren irudia duen disko bat aurkitu zelako, eskuineko irudian ikusten dena hain zuzen ere. Enheduannaren izena duten idazkiak ere aurkitu dira.

Akadtar Inperioko Sargon erregearen alaba zen. Emakumezko ikasia zen eta aitak Ur hiriko zigurateko apaiz nagusi ezarri zuen.

Garai hartan erregeek gobernatzen zituzten hiriak baina apaizek erlijio edo politika gaietan pisu handia zuten. Enheduannaren boterea ez zitzaien batzuei gustatu eta haren idazlan batzuk suntsitzen saiatu ziren.

Apaizek emakumeei erlijioa, morala eta etxeko ekonomiaren arauak irakasten zizkieten, kultua gidatzen zuten eta orakuluak ematen zituzten.

Enheduannaren jantzi nagusia infula zen, suffibulum edo sufulum eta palla batez osatua zegoena.

Enheduannaren literatur lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egilearen izena duten lehen testuak idatzi zituen, horregatik historiako lehenengo idazlea kontsideratzen da.

Enheduannaren obrarik ezagunenak hauek dira:

  • Nin-me-sara (Inanna jainkosaren goraipamena)
  • In-nin sa-gur-ra
  • In-nin me-hus-a