Svoboda | Graniru | BBC Russia | Golosameriki | Facebook
Edukira joan

WikiLeaks

Wikipedia, Entziklopedia askea
WikiLeaks
Datuak
Motanazioarteko erakundea eta whistleblower platform (en) Itzuli
HerrialdeaAustralia
Erabilitako hizkuntzaingeles
Historia
Sorrera2006ko urriaren 4a
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
IMDB: co0452589 Facebook: wikileaks Twitter: wikileaks Edit the value on Wikidata

WikiLeaks irabazi asmorik gabeko komunikabide eta erakunde mediatiko bat da. Australiako editore, erredaktore eta aktibista den Julian Assangek sortu zuen 2006an. Erakundea, nagusiki, dohaintzen bidez eta beste komunikabide batzuekin duen elkarlanari esker finantzatzen da. Ezaguna da iturri anonimoen bidez jasotako dokumentu sailkatuak argitaratu izanagatik. Erakundean duen inplikazioagatik, Assange gaur egun Ameriketako Estatu Batuetara (AEB) estraditatua izateko eskaeraren kontra borrokatzen ari da. Hori dela eta, Wikileaksen zuzendaritza Kristinn Hrafnsson-i utzi zion eta 2018ko irailetik bera da erredakzio-buru.[1]

Erakundearen webgunean adierazten da hamar milioi dokumentu eta analisi baino gehiago argitaratu dituztela. Argitalpen berriena 2021ekoa da, eta jatorrizko dokumentuen azken argitalpena 2019koa. Hala ere, 2022ko azarotik erakundearen webguneko dokumentu asko ezin dira eskuratu.[2]

Hainbat gobernuk egindako giza eskubideen eta libertate zibilen urraketa larriak argitara ematen lagundu du WikiLeaksek. Zehazki, 2007ko uztailaren 12an Bagdaden egindako aireko erasoaren irudiak argitaratu zituen, «Hilketa kolaterala» izenburupean. Eraso horretan, AEBetako helikoptero baten tripulazioak Reuters agentziako zenbait kazetari irakiar eta hainbat zibil erail zituen. Beste filtrazio batzuk ere argitaratu ditu erakundeak, besteak beste, AEBko telegramen publikazioa, Siriako (Syria Files)[3][4] eta Turkiako gobernuen[5][6] mezu elektronikoak, eta Kenyan eta Samherji enpresan gertatutako ustelkeria ezagutarazi zuten dokumentuak.

Horrez gain, CIAk gerra informatikorako (ingelesez, cyberwar) eta kontrol elektronikorako sortutako tresnei buruzko berriak argitaratu ditu (Vault 7 dokumentuak), baita AEBko Segurtasun Agentzia Nazionalak Frantziako hainbat presidente kontrolatu izanari buruzko informazioa ere.[7][8] 2016ko AEBko hauteskunde presidentzialetan AEBko Demokraten Batzorde Nazionalaren (DNC) eta Hillary Clintonen kanpaina zuzendariaren mezu elektronikoak argitaratu zituen, hauteskunde primarioetan DNCk Clintonen kanpainaren alde jokatu zuela eta Bernie Sandersen kanpaina ahultzen saiatu zela erakutsiz. Horrek DNCko presidentearen dimisioa eragin zuen eta Clintonen kanpainari kalte nabarmena eragin zion.[9][10]

Gardentasuna areagotzeagatik, prentsa askatasunari laguntzeagatik eta erakunde boteretsuei aurre egiteagatik goraipatua izan den arren, WikiLeaks-ek kritikak ere jaso ditu, edukiak behar bezala ez zaintzeagatik eta pertsonen pribatutasuna urratzeagatik. Informazio pertsonal sentikorra argitara eman izana leporatu diote, hala nola, AEBko Gizarte Segurantzako zenbakiak, historia klinikoa, kreditu-txartelen zenbakiak eta suizidio saiakerei buruzko xehetasunak.[11][12] Clintonen kontrako eta Trumpen aldeko aurreiritziak izatea ere leporatu diote, eta baita Errusiako Gobernuarekin lotura izatea ere, filtrazioak salerostea eta barne-gardentasun falta izatea. Vault 7 dokumentuak argitaratu ondoren, CIAk «estatukoa ez den inteligentzia zerbitzu oldarkor» gisa definitu zuen WikiLeaks.[13]

Julian Assange, WikiLeaks-en sortzailea eta zuzendaria.

Kazetariei egindako tiroketaren bideoa (2007ko uztailaren 13a, Baghdadeko aire-erasoa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko apirilaren 5ean, WikiLeaks-ek 2007ko uztailaren 14ko bideo bat argitaratu zuen [14][15]. Bideo horretan ikusten da, soldadu estatubatuarrek tiro egin ziotela Reuters agentziako Namir Noor-Eldeen kazetariari, haren laguntzaileari eta beste bederatzi pertsonari; horietako batzuk tiroketan hil edo zauritu zirenak eramaten ari zirenean erail zituzten. Argi ikusten da helikopterotik tiro egiten zietenean, haietako inor ez zela Apache helikopteroari eraso egiten saiatu, ikusi ere ez zutela egin. Reuters agentziak askotan eskatu zuen materiala, baina ez zioten inoiz eman. WikiLeaks-ek irudiak lortu zituen eta AEBko aparatu militarra kolokan jarri zuen.[16]

Afganistango gerrako egunerokoak (2010eko uztailaren 25a)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean hasitako Afganistango Gerrari dagokionez, 2010eko uztailaren 25ean, The Guardian[17][18], The New York Times[19][20] eta Der Spiegel[21] egunkariek 2004 eta 2009 arteko Afganistango Gerrari buruzko 92.000 dokumentu inguru argitaratu zituzten. WikiLeaks-en bidez iritsi zitzaizkien, konpentsazio ekonomikorik gabe.[22]

Ordura arte ezagutarazi ez ziren gertakariak agertzen dira dokumentuen artean: Estatu Batuetako soldaduek eta herrialde aliatuetako soldaduek eragindako biktima zibilak, alderdi bereko sua, Pakistango inteligentziaren eta taliban matxinatuen arteko loturak.[23][24][25][26] Beste 15.000 dokumentu inguru ez ziren askatu, jende errugabearentzat arriskutsuak ez direla egiaztatzeke egoteagatik; arrazoi beragatik, beste dokumentu batzuk ez dira filtratuko.[27][28]

Txosten militarrak egiteko deklaratu zuten zibilen bizitza arriskuan jarri izana leporatu zion AEBk WikiLeaks-i. Julian Assange-k adierazi zuenez, argitaratu baino astebete lehenago Etxe Zuriak informazioa bazuen, hain zuzen ere, informatu zuten zibilen izenak ahalik eta gutxien agertzeko. Assangek esan zuenez, AEBko Gobernuak ez zuen kolaboratu nahi izan eta ez zuen erantzun; gainera, 15.000 dokumentu argitaratu gabe utzi zituztela adierazi zuen, bertan agertzen ziren pertsona batzuen identitatea babestearren.[29][30] Dokumentuak argitaratu aurretik kontaktua eduki izana ukatu egin du Pentagonoak.[31]

Irakeko gerrako erregistroak (2010eko urriaren 22a)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko urriaren 22an, WikiLeaks-ek Pentagonotik (Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailaren egoitza) filtratutako "Irakeko Gerrako dokumentuak" (Irak War Logs) argitaratu zituen. Irakeko gerrari buruz eta 2004ko urtarrilaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra bitartean izan zen okupazioari buruzko 391.831 dokumentu dira. Beste zenbait konturen artean, dokumentu horietan tortura modu sistematikoan erabili zela eta 109.032 hildako eragin zirela jakinarazten da (hildakoen artean, 66.081 zibilak ziren, %63; 23.984 'matxinatu gisa etiketatutako etsaiak'; 15.196 Irakeko gobernuaren indar armatuetako kideak eta 3.771 koalizioko indar armatuetakoak). Sei urteetan zehar, egunero batez beste, 31 zibil hil zirela esaten da. WikiLeaks-ek aurretik "Afganistango Gerrako egunerokoak" izenez ezagutzen diren dokumentuak argitaratu zituen. Filtrazio hura garai berari dagokio, eta han 20.000 pertsona inguru hil zirela adierazten zen. Hildakoen kopuruaz eta beste krimen batzuez gain,[32] Iranek Irakeko miliziei emandako laguntza ere berresten du filtrazioak. "Afganistango gerrako egunerokoak" filtrazioan bezala, filtrazioaren jarraipena WikiLeaks-en orritik eta The Guardian,[33] The New York Times,[34] Le Monde,[35] Der Spiegel,[36] El País, Al Jazeera[37] eta Bureau of Investigative Journalism-en edizio digitaletatik egiten da.[38][39][40][41][42]

The Guardian egunkariak jakinarazi zuen, urriaren 21erako dokumentu guztiak jaso zituela.[43] Al Jazeerak 2010eko urriaren 22an, ezarritako ordua baino ordu erdi lehenago, Irakeko Gerrako Erregistroak izeneko filtrazioa zabaldu zuen. Jatorrizko materiala aipatutako hedabideetan eskuragarri egon eta gutxira, WikiLeaksen webgunean jarri zen. Filtratutako material kantitatea hain handia zenez, dokumentuak aztertzeko eta bilaketak egiteko funtzio bereziak eskaini zituzten. Irakeko Gerrako Erregistroak Pentagonoaren dokumentu sailkatuen filtraziorik handiena izan zela esan zuen BBCk.[44]

Julian Assange-ren arabera, Irakeko Gerrako Erregistroak izenez ezagutzen diren dokumentuek Irakeko gerran benetan gertatu zena islatzen dute:[45] Irakeko poliziak eta armadak, herrialdea inbaditu zuten nazioarteko indarren aliatuek, sistematikoki egindako abusuak, torturak, bortxaketak eta baita erahilketak ere salatzen zituzten ehunka txosten ikertu gabe utzi zituzten AEBko agintariek. Ofizial Britainiar eta Estatubatuarrek esaten zuten biktimen erregistro ofizialik ez zegoela. Filtratutako dokumentuek ebidentzia medikoetan oinarrituz, begiak estalita, eskuak lotuta, kolpeak, zartakoak eta deskarga elektrikoak jasotzen zituzten presoen egoera deskribatzen dute. Pentagonoak, AEBko agintari militar eta politikoek eta Irakeko gerran parte hartu zuten nazioarteko beste indar armatu batzuek (batez ere Britainia Handiak, AEBk) bazuten horren guztiaren berri. AEBko soldaduek abusuak egin zituztela jasota ez badago ere, atxilotuengandik informazioa lortzeko Irakeko indar armatuek abusuen mehatxua erabili zutela adierazten da.[39][46]

AEBko telegramen publikazioa (2010eko azaroaren 28a, Cablegate)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko azaroaren 28an, WikiLeaks-ek AEBko Estatu Sailaren eta munduan zehar dituen enbaxaden arteko 251.187 komunikazio filtratu eta nazioarteko prentsaren eskuetan utzi zituen (Cablegate, United States diplomatic cable leak, Secret US Embassy Cables).[47][48] Historiako dokumentu sekretuen filtraziorik handiena izan zen.[49] WikiLeaks-ek The Guardian,[50] The New York Times,[51] Le Monde,[52] El País[53][54][55] egunkariei eta Der Spiegel[56] astekariari zabaldu zien filtratutako informazioa.

Filtratu ziren telegramen eta dokumentuen artean, ez-sekretuak, isilpekoak eta sekretuak zeuden, eta herrialde askori eragiten zieten, besteak beste hauei: Afganistan, Alemania, Saudi Arabia, Argentina, Australia, Bolivia, Bosnia Herzegovina, Brasil, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Ipar Korea, Hego Korea, Kuba, Ekuador, Egipto, El Salvador, Arabiar Emirerri Batuak, Espainia,[57] Frantzia, India, Iran, Israel, Italia, Japonia, Kosovo, Kuwait, Mexiko, Nikaragua, Pakistan, Panama, Paraguai, Peru, Erresuma Batua, Errusia, Serbia, Siria, Hegoafrika, Turkia, Tunisia, Uruguai, Venezuela eta Yemen.[58][59]

"insurance.aes256" fitxategia (2010eko uztailaren 29a)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko uztailean, "Afganistango gerrako egunerokoak" ataleko deskargen orrian, insurance.aes256 izeneko fitxategi misteriotsu bat jarri zuen WikiLeaksek, aseguru-fitxategia dela esanez (ingelesez, insurance file).[60] Fitxategia handia da (1,39 GB) eta AES zifratze-algoritmoaren bidez zifratuta dago. Deszifratu ahal izateko, 256 biteko gako bat behar da. Fitxategiaren edukia zein den edo hura zein helbururekin argitaratu duten ez dute azaldu, ez Wikileaksek ezta Julian Assangek ere. WikiLeaksek eraso larriren bat jasango balu eta erakundea ezgaituta geratuko balitz, filtrazio horren pasahitza publiko egingo luketela uste dute adituek.[61] Kontingentzia-plan bat izango litzateke, tren-makinetan erabiltzen den gizaki hilaren gailu segurtasun-sistemaren antzekoa. WikiLeaks webguneak erasoak jaso dituen arren, fitxategia oraindik eskuragarri dago torrent moduko deskargarako guneetan, The Pirate Bay edo besteren batzuetan. Assangek publikoki zera esan zuen: "Aspalditik aritu gara oraindik argitaratu ez dugun materialaren kopia zifratuak banatzen. Materiala automatikoki erabilgarri gera dadin egin behar dugun gauza bakarra, deszifratzeko behar den gakoa publiko egitea da."

Guantánamo-ko eta Abu Ghraib-eko kartzeletako galdeketak (2011)

2011ko apirilaren 25ean, WikiLeaksek Guantánamoko Badia baseko eta Abu Ghraibeko kartzeletan egiten ari ziren galdeketen inguruko argazkiak eta txostenak eman zituen ezagutzera, bertan giza eskubideak urratzen baitziren. Afganistango eta Pakistango pertsonak inolako epaiketarik gabe espetxeratu zituztela eta preso gazteenak 14 urte zituela jakinarazi zuten.[62]

Inteligentziako fitxategien filtrazioa (Gifiles, 2012)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inteligentzia-zerbitzuetako eta espioitzako AEBko Stratfor (Strategic Forecasting Inc.) enpresa pribatuko langileen arteko eta enpresak bezeroekin trukatutako mezu elektronikoak argitaratu eta hedatu ziren filtrazio honetan (ingelesez, Global Intelligence Files leak, Gifiles edo The Stratfor files izenez ere ezaguna).[63] 2012ko otsailaren 27an hasi zen Wikileaks mezuak argitaratzen. Bere esanetan, 2004ko uztailetik 2011ko abendura arteko 5 milioi mezu elektroniko inguru daude.[64][65] Stratfor-ek adierazi zuenez, WikiLeaks-ek Anonymous-i esker lortu zituen mezu horiek, 2011. urtean Stratfor-en webgunea hackeatu ostean.[66]

WikiLeaksek mezu elektronikoen datu-basera sartzeko atzipena munduko hainbat komunikabideri eman die. Hedabide horien artean, gaztelaniaz lan egiten dutenak: Ciper (Txile), La Jornada (Mexiko), La Nacional (Costa Rica), Página 12 (Argentina), Plaza Pública (Guatemala), Público (Espainia). Beste hedabide batzuk: Owni (Frantzia), Rolling Stone (AEB), The Yes Men (Bhopal Activistas), eta abar.[66]

2017ko martxoaren 7an, telefonoak, ordenagailuak eta telebistak hackeatzeko AEBko espioitzaren programa baten xehetasunak lortu zituela adierazi zuen WikiLeaksek, eta CIAri egozten zizkion milaka dokumentu filtratzen hasi zen. Horien artean zen "Year Zero" izeneko programa, AEBko hainbat enpresek ekoitzitako telefonoak eta gailuak hackeatu ahal izateko tresna informatikoak zituena. Tresna horiei esker, Apple-en iPhone-ak, Googleren Android sistema eragilea, Microsoften Windows edo Interneterako konexioa duten Samsung telebistak hackea zitezkeen. Horrela, gailuak ezkutuko mikrofono bihurtzen ziren, horien bidez erabiltzaileak espiatzeko.[67]

Intolerantzia-sarea (The Intolerance Network, 2021)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ean, Wikileaks-ek Intolerantzia-sarea (ingelesez, The Intolerance Network) izeneko datu-base bat argitaratu zuen. Bertan, Espainiako eskuin muturreko HazteOír erakundearen eta haren nazioarteko besoa den CitizenGo erakundearen 17.000 dokumentu zeuden. Dokumentuek erakundeen barne-funtzionamendua agerian uzten dute, baita haiek diruz laguntzen dutenak nortzuk diren ere. Horien artean daude, besteak beste, Espainiako eta nazioarteko aberats eta enpresetako goi-mailako exekutibo ugari. El Yunque erakunde sekretu katolikoari buruzko dokumentuak ere badaude.[68] Horri buruz, WikiLeaks-en editore Kristinn Hrafnsson-ek zera adierazi zuen: «Azken urteotan, talde politiko ultraeskuindarrek emakumeen eta LGBTQI+ kolektiboen eskubideen aurka eraso eginez gero eta indar handiagoa lortu duten neurrian, balio handikoa da mundu mailan aldaketa horiek bultzatu dituztenen dokumentuak eskura izatea. Jendeak eskubidea du taktika politikoak non garatzen diren jakiteko».[69]

Gobernuen zentsura. Blokeoa. Zibererasoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WikiLeaks atarian informazio sentikorra dagoenez, webgunearen inmunitatea lortzeko asmoz Suediako Alderdi Piratak WikiLeaksekin akordio bat sinatu zuen 2010eko abuztuan, ataria bertan kokatzeko. Hala ere, alderdiak hauteskundeetan izan zuen porrotaren ondorioz, WikiLeaks-i immunitatea eskaintzeko ekimenak ez zuen aurrera egin.[70][71]

Cablegate filtrazioaren ondorioz WikiLeaks-ek jasan zuen zerbitzu ukapenaren erasoagatik (ingelesez, Denial of Service, DoS), 2010eko azaroaren 30ean informazioa Amazon-en hodeiko konputazioko Amazon EC2 zerbitzarietara eraman zuen.[72]

Txinako Herri Errepublikak WikiLeaksen webgunerako lotura zibernetikoak blokeatu egin zituen 2010eko abenduaren 1ean. Erabakia bere zentsura informatikorako politikaren barnean kokatu zen, beldur baitzen AEBk Seulen eta Pekinen zituen enbaxadetatik Ipar Koreari buruz (Txinaren aliatua) bidalitako kable diplomatiko estatubatuarrak plazaratuko ote ziren.[73]

Bestalde, Amazonek WikiLeaksen webguneari ostatu emateari utzi zion 2010eko abenduaren 1ean, AEBko Joe Lieberman senatariaren presioen eraginez. WikiLeaks-ek Amazon-i Twitter bidez adierazi zion, AEBko konstituzioaren lehen zuzenketaren aurka bazegoen (adierazpen-askatasunari buruzkoa), orduan liburuak saltzeari utzi beharko liokela.[74] AEBko Kongresuak WikiLeaks erabat isildu nahi zuen, herrialdean bertan webgunerako sarbidea debekatuz, eta mundu-mailan haren existentziaren zantzuak ezabatuz, aurretik ere saiatu izan zen bezala.[75]

2010eko abenduaren 2an, internet-domeinuak kudeatzen zituen EveryDNS enpresa hornitzaileak WikiLeaks-ekin zuen kontratua bertan behera uztea erabaki zuen eta gaueko 10etan sarbidea moztu zion.[76] Eric Besson ministro frantsesak OVH web-ostatatze frantsesari ataria ez ostatatzeko eskatu zion.[77] Orduan, Suitzako Alderdi Piratak wikileaks.ch helbide berria eta zuzeneko sarbideko bi IP helbide eskaini zizkion WikiLeaksi (http://46.59.1.2 eta http://213.251.145.96), besteak beste.[78]

2010eko abenduaren 3an, SHIELD Akta (ingelesez, Securing Human Intelligence and Enforcing Lawful Dissemination) gisa ezagutzen den lege-erreforma egin zen AEBn. Espioitza-aktaren aldaketa bat izan zen, eta horren ondorioz, zifratutako sekretuei buruzko informazioa edo nazioarteko inteligentzia-komunikazioei buruzkoa argitaratzea debekatu zen.[79]

2010eko abenduaren 4an, PayPal-ek WikiLeaks-en kontua bertan behera utzi zuen. Wikileaksek kontu horren bidez jasotzen zituen bere finantziazio-iturri ziren dohaintzak. Kontua itxi ahal izateko, PayPal-ek erabilera-politiken ustezko urraketa bat argudiatu zuen. Esan zuenez, PayPal kontuak ezin ziren erabili "besteak legez kanpoko jardueretan parte hartzera babesten, sustatzen edo bultzatzen zituzten jarduerak aurrera eramateko".[80]

WikiLeaks jasaten ari zen blokeoari erantzun eta babesteko asmoz, hainbat ekimen sortu ziren. Geek alt1040 atariak, adibidez, Amazon eta Paypal boikoteatzeko deia egin zuten, WikiLeaks-i zerbitzua ukatu ziotelako.[81] Bestalde, hainbat jarraitzailek atariaren mila ispilugune baino gehiago sortu zituzten. 2011ko urtarrilean, Wikileaksen 1.400 ispilugune inguru zeuden.[82]

2010eko abenduaren 6an, MasterCard-ek jakinarazi zuen WikiLeaks-i ordaintzeko bitarteko gisa ez zuela bere sistema onartuko.[83] Egun horretan bertan, Suitzako posta-zerbitzuaren PostFinance-ek WikiLeaks-i dohaintzak eta ordainketak egiteko aukera blokeatu zuen. WikiLeaks-i laguntzeko asmoz, egun berean Interneteko Anonymous taldeak PostFinance-en eta PayPal-en aurkako zibereraso bat jarri zuen martxan (Operation Payback).[84] Interneteko zentsuraren kontrako bideo bat dago Youtuben, AEBko gobernuari zuzendutakoa.[85] Gertakari horien guztiak ikusita, WikiLeaks-ek adierazi zuen ez dagoela berari laguntzeko egindako zibereraso horien alde, ezta kontra ere. Bere ustez, halako gertakariak iritzi publikoaren zati baten adierazpena direla esan zuen.

2010eko abenduaren 7an, Visa-k WikiLeaks-i ordainketak eta dohaintzak egiteko aukera kendu zuen.[86] Horren aurrean, abenduaren 8an, DataCell enpresa islandiarrak berehalako ekintza legalak martxan jarriko zituela erabaki zuen, WikiLeaks-i ordainketak eta dohaintzak egitea berriro ere posiblea izan zedin. Enpresako buru exekutibo Andreas Fink-ek MasterCard eta Visa salatuko zituela adierazi zuen.[87][88]

WikiLeaks-i laguntzeagatik, Twitter-ek Anonymous-en kontua ezabatu egin zuen 2010eko abenduaren 9an. Modu berean, Facebook-ek bertan behera utzi zuen zerbitzu ukapenaren erasoei (Denial of Service, DoS) erantzuteko asmoz sortutako Operation Payback webgunea. Anonymous taldeko kideek ekintza horiek informazioaren eta adierazpen-askatasunaren kontrako gerra informatikoa zirela esan zuten.[89][90]

2010eko abenduaren 10ean, Anonymous-ek erasoen estrategia aldatzea erabaki zuen, hau da, WikiLeaks blokeatuta zutenei zerbitzu-ukapenaren eraso (DoS) gutxiago egitea eta Wikileaks-ek filtratutako dokumentuei zabalkunde handiagoa ematea.[91]

2012an Islandiako Reykjavik barrutiko auzitegiak eman zuen irizpenaren arabera, Islandian Visa-ren eta MasterCard-en ordainketak kudeatzen dituen Valitor enpresak erabaki okerra hartu zuen, Visa eta Mastercard txartelen titularrei WikiLeaksi dohaintzak egitea galarazi zietenean. Hortaz, 14 eguneko epean blokeoa bertan behera utzi behar zuela erabaki zuen auzitegiak. Hala egingo ez balu, Valitor enpresak egunero 6.000 dolarreko isuna jasoko luke.[92]

Wikileakseko sortzailea 2019tik dago preso Erresuma Batuan, Polizia britainiarra Ekuadorko enbaxadan sartu eta atxilo hartu zuenetik.[93][94] Enbaxadan zegoen babes hartuta 2012an Suediak haren aurkako atxiloketa agindua eman zuenetik. Lehen epaiketan lehen auzialdiko epaitegi batek estradizioa ukatu baitzuen, AEBetan presoaren bizitza arriskuan egongo zela argudiatuz. Ondoren, Londreseko Apelazio Auzitegiak atzera bota zuen ebazpena, AEBek Assangeren osasuna bermatuko zutela segurtatu ondoren. Amnesty Internationalen ustez, hala ere, "dauden aurrekariekin berme horiek ez dira oso sinesgarriak". Assangeren abokatu taldeak Auzitegi Handira jo zuen, Ingalaterrako auzitegi gorenera. 2022ko martxoaren 14an Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak baimena eman zuen estradiziorako, baina orain heldu den gobernuaren iritzia falta zen. 2022ko ekainean Erresuma Batuko Barne ministro Priti Patelek argi berdea eman zion Julian Assangeren estradizioari. [95][96][97]

2023ko ekainean Australiako lehen ministroak Julian Assange askatzeko eskatu zuen. “Nahikoa da”, esan zuen Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu zuen Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte zeramatzan Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan epaitua izateko, azken horiek Iraken eta Afganistanen egin zituzten gerra krimenen dokumentuak argitaratzeagatik.[98]

Babesa eta kritikak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Daniel Ellsberg (2006)

2010eko uztailean, "Veterans for Peace" taldeko presidente zen Mike Ferner-ek WikiLeaksen aldeko editorial bat idatzi zuen.[99]

2010eko abuztuan, John Pilger dokumentalistak WikiLeaks defendatzearen aldeko editorial bat idatzi zuen. Bere ustez, "erantzukizun publikoaren interesak ordezkatzen ditu, eta menderatzearen eta zinismoaren aurkako kazetaritza-modu berri bat da".[100]

Daniel Ellsberg-ek askotan lagundu izan dio WikiLeaksi. Bera izan zen 1971. urtean "Pentagon Papers" izenez ezagutzen diren dokumentuak zabaldu zituena. Dokumentuen izen ofiziala honakoa da: "United States – Vietnam Relations, 1945–1967: A Study Prepared by the Department of Defense". Vietnamgo gerran AEBk izan zuen parte-hartzeari buruzko dokumentuak dira.​[101][102]

Texas-eko kongresukide errepublikano zen Ron Paul izan zen Julian Assangeren alde publikoki agertu zen lehen politikari estatubatuarra, bere esanetan, "gizarte aske batean egia dakigula suposatzen delako".[103][104] Floridako bere lankide Connie Mack IV-k ere WikiLeaks goraipatu zuen.[105]

2010eko abenduaren 9an, garai hartan Brasilgo lehendakari zen Lula da Silvak WikiLeaks eta adierazpen-askatasuna defendatu zituen. Julian Assange-ren atxiloketak adierazpen-askatasunaren aurka egiten zuela adierazi zuen Lulak.[106][107]

2010ean, Wikileaksek eta haren sortzaile Julian Assangek Sam Adams Award saria jaso zuten, inteligentzia-zerbitzuen jardunbide desegokiak erakusteko egindako lanagatik.[108]

2011ko otsailaren 1ean, Norvegiako parlamentuko Ezker Sozialistaren Alderdiko kide zen Snorre Valen-ek WikiLeaks Bakearen Nobel sarirako izendapena bidali zuen.[109] 2024an sarirako izendatua izan zen.[110]

Bestalde, Uruguaiko Partido Independenteko Hebert Gattok WikiLeaks goraipatu zuen El País (Uruguai) egunkarian.[111]

2016ko hauteskunde kanpainan, Donald Trump behin baino gehiagotan agertu zen WikiLeaks atariaren alde.[112]

WikiLeaks-ek hainbat iturritatik kritikak jaso ditu.[113]

2007an, John Young Cryptomeko operadoreak bere postua utzi zuen WikiLeaks-en zuzendaritza, eta taldeari "CIAren hodi bat" izatea leporatu zion.[114] WikiLeaks-ek informatzaileen anonimatua babesteko duen gaitasuna ere zalantzan jarri zuen.[115]

2011n, Daniel Estulin teoriko konspiranoiko hispano-lituaniarrak "Desmontando Wikileaks" lana argitaratu zuen.[116] Autore honen tesiaren arabera, Wikileaks muntaia bat izango litzateke, Interneten zentsura ezarri ahal izateko tresna bat, eta horrela, segurtasun eta ordena publikoko arrazoiengatik zentsura justifikatua egongo litzateke.[117]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arzallus Alustiza, Eneritz. (2019-04-30). «WikiLeaks auzia: kazetaritza erradikalaren aurka» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  2. «Latest Wikileaks Dump Sheds New Light on Erdogan’s Power In Turkey – Foreign Policy» web.archive.org 2019-05-03 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  3. «Syria files: Wikileaks releases 2m 'embarrassing' emails - BBC News» web.archive.org 2022-07-22 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  4. «WikiLeaks Announces Massive Release With The 'Syria Files': 2.4 Million Emails From Syrian Officials And Companies - Forbes» web.archive.org 2012-07-10 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  5. «President Erdogan emails: What is in the Wikileaks release about Turkey's government? | The Independent» web.archive.org 2019-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  6. «Latest Wikileaks Dump Sheds New Light on Erdogan’s Power In Turkey – Foreign Policy» web.archive.org 2019-05-03 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  7. «NSA spied on French presidents: WikiLeaks - Reuters» web.archive.org 2019-04-21 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  8. «Hollande Condemns Spying by U.S., but Not Too Harshly - The New York Times» web.archive.org 2019-04-21 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  9. (Ingelesez) Why it’s entirely predictable that Hillary Clinton’s emails are back in the news. The Washington Post.
  10. «Snowden and WikiLeaks clash over leaked Democratic Party emails - The Washington Post» web.archive.org 2016-08-22 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  11. (Ingelesez) Why Wikileaks Is Losing Its Friends. Bloomberg.
  12. «Private lives are exposed as WikiLeaks spills its secrets» web.archive.org 2017-01-07 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  13. (Ingelesez) «U.S. prosecution of alleged WikiLeaks 'Vault 7' source hits multiple roadblocks» Yahoo News 2021-10-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  14. Un vídeo muestra cómo el Ejército de EE. UU. mata a un fotógrafo de Reuters que se había introducido en plena zona de guerra. Público. 5 de abril de 2010
  15. «Público.es - Un vídeo muestra cómo el Ejército de EEUU mata a un fotógrafo de Reuters» web.archive.org 2010-04-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  16. «Público.es - El vídeo de la matanza de EEUU triunfa en YouTube» web.archive.org 2010-04-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  17. Afghanistan war logs: Massive leak of secret files exposes truth of occupation, The Guardian, Nick Davies and David Leigh, 25/7/2010
  18. Wikileaks' Afghanistan war logs: how our datajournalism operation worked, The Guardian, guardian.co.uk, Simon Rogers, 27/7/2010
  19. In Disclosing Secret Documents, WikiLeaks Seeks ‘Transparency’, The New York Times, Eric Schmitt, July 25, 2010
  20. Editorial: Pakistan’s Double Game, The New York Times, July 26, 2010
  21. Thema Wikileaks, Spiegel Online, 26/7/2010
  22. (Ingelesez) Davies, Nick; Leigh, David. (2010-07-25). «Afghanistan war logs: Massive leak of secret files exposes truth of occupation» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  23. (Ingelesez) «Afghanistan war logs: the unvarnished picture» The Guardian 2010-07-25 ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  24. «WikiLeaks / Afganistán. La guerra al descubierto.» web.archive.org 2010-12-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  25. Amy Goodman. WikiLeaks lo hizo de nuevo, en Sin Permiso, traducción del original en democracy now, 1/8/2010
  26. Wikileaks afghan war diary, en democracy now
  27. «Wikileaks asegura que aún quedan 15.000 informes de Afganistán por salir a la luz – Mundo – Noticias, última hora, vídeos y fotos de Mundo en lainformacion.com» web.archive.org 2010-12-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  28. Press, Europa. (2010-08-13). «El Pentágono: Wikileaks sería irresponsable si publica los documentos» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  29. WikiLeaks may already have blood on its hands over Afghan revelations, US says, 30 de julio de 2010, The Times
  30. «Público.es - Wikileaks se defiende de las acusaciones de EEUU» web.archive.org 2010-08-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  31. Europapress.es: El Pentágono niega que WikiLeaks haya intentado contactar con ellos
  32. Los crímenes de Irak se revelan al mundo, El País, 24/10/2010
  33. (Ingelesez) Davies, Nick; Steele, Jonathan; Leigh, David. (2010-10-22). «Iraq war logs: secret files show how US ignored torture» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  34. (Ingelesez) «The War Logs - WikiLeaks Documents» archive.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  35. (Frantsesez) «Irak : l'horreur ordinaire révélée par Wikileaks» Le Monde.fr 2010-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  36. Iraq War Logs. Der Spiegel
  37. «Secret Iraq Files - Al Jazeera English» web.archive.org 2010-10-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  38. iraqwarlogs.com Bureau of Investigative Journalism thebureauunviestigates.com
  39. a b (Gaztelaniaz) «Wikileaks revela que EE UU permitió torturas sistemáticas en Irak» El País 2010-10-22 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  40. «WikiLeaks» www.wikileaks.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  41. «Estados Unidos toleró torturas sistemáticas en Irak» www.publico.es 2010-10-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  42. «Wikileaks, informazio ezkutua bunkerretatik ateratzen duen orria» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  43. (Ingelesez) Davies, Nick; Steele, Jonathan; Leigh, David. (2010-10-22). «Iraq war logs: secret files show how US ignored torture» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  44. (Ingelesez) «Huge Wikileaks release shows US 'ignored Iraq torture'» BBC News 2010-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  45. El fundador de Wikileaks: "Los documentos revelan la verdad de la guerra de Iraq", La ONU pide a Estados Unidos que investigue las torturas que revelan los nuevos documentos publicados por wikileaks, El País, 23/10/2010
  46. página de WikiLeaks, consultada el 23 de octubre de 2010
  47. Preguntas y respuestas sobre los papeles del Departamento de Estado, diario El País, 28 de noviembre de 2010.
  48. La mayor filtración de la historia deja al descubierto los secretos de la política exterior de EE UU, diario El País, 28 de noviembre de 2010
  49. «Kartzelatik irten da Chelsea Manning, Wikileaks atariaren iturri ohia» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  50. US embassy cables: browse the database, The Guardian, 28/11/2010
  51. State's Secret, Cables Depict U.S. Haggling to Find Takers for Detainees, The New York Times, 29/10/2010
  52. Documents Wikileaks, en Le Monde, 30 de noviembre de 2010
  53. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. (2023-12-22). «Wikileaks en EL PAÍS» El País (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  54. (Gaztelaniaz) «La mayor filtración de la historia deja al descubierto los secretos de la política exterior de EE UU» El País 2010-11-28 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  55. China apuesta por dominar una Corea unificada, El País, 30/11/2010
  56. Der Spiegel, Portada y páginas del especial sobre las filtraciones de los papeles del Departamento de Estado de EE. UU. -WikiLeaks-
  57. «Cables domésticos - Los papeles del departamento de estado en EL PAÍS» web.archive.org 2010-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  58. Véase Wikipedia inglesa, United States diplomatic cables Leak
  59. Urkola Agirrezabala, Ane. (2016-02-23). «AEBek mendebaldeko hainbat agintari espiatu dituztela argitaratu du WikiLeaks-ek» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  60. (Ingelesez) «'insurance.aes256', Julian Assange's contingency plan» web.archive.org (france24.com) 2023-02-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  61. http://www.pcmag.com/article2/0,2817,2373974,00.asp El plan de contigencia de WikiLeaks: el archivo insurance.aes256 (en inglés)
  62. «Estas son las revelaciones de Wikileaks por las que EEUU quiere juzgar a Assange» www.publico.es 2021-12-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  63. Global Intelligence Files leak, en WikiLeaks
  64. (Ingelesez) WikiLeaks' Stratfor Email Release Raises Uncomfortable Questions. .
  65. «Stratfor was Dow’s Bhopal spy: WikiLeaks» The Times of India 2012-02-28 ISSN 0971-8257. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  66. a b «WikiLeaks publishes leaked Stratfor emails» web.archive.org 2012-03-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  67. (Gaztelaniaz) Mars, Amanda. (2017-03-08). «Wikileaks filtra documentos sobre un supuesto método de ciberespionaje que atribuye a la CIA» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  68. «Grandes fortunas y altos ejecutivos españoles financiaron el nacimiento de Vox a partir del grupo ultracatólico Hazte Oír» www.publico.es 2021-08-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  69. «WikiLeaks - The Intolerance Network» wikileaks.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  70. Wikileaks y Pirate Bay no tendrán inmunidad parlamentaria
  71. «El acuerdo por la inmunidad entre el Partido Pirata sueco y WikiLeaks en manos de los votantes» web.archive.org 2010-12-22 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  72. La web de Wikileaks se muda a los servidores de Amazon, Público, 1 de diciembre de 2010
  73. (Gaztelaniaz) «China bloquea acceso a sitio digital de WikiLeaks» El Universo 2010-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  74. Estados Unidos estrecha el cerco sobre Wikileaks, El País, 1/12/2010
  75. Objetivo: Desenchufar completamente a Wikileaks, El País, 2 de diciembre de 2010
  76. BBC Mundo: Cierran la página de WikiLeaks
  77. Francia estrecha el cerco para cerrar Wikileaks
  78. El dominio Wikileaks.org queda inaccesible por decisión de la empresa proveedora, El País, 3/12/2010
  79. EE. UU. presenta el Acta SHIELD contra WikiLeaks, en Alt1040
  80. «PayPal Announces It Will No Longer Handle Wikileaks Donations» web.archive.org 2010-12-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  81. (Gaztelaniaz) Arcos, Eduardo. (2010-12-04). «Se convoca a un boicot a PayPal y Amazon por negar el servicio a WikiLeaks» Hipertextual (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  82. (Gaztelaniaz) «Simpatizantes crean más de 70 réplicas de WikiLeaks en la red» Informe25.com - Lo Que Se Oculta - Informe25 2010-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  83. (Ingelesez) «MasterCard pulls plug on WikiLeaks payments» CNET (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  84. Ciberataques para defender a Wikileaks, Público 7/12/2010
  85. Operation Payback #Anonymous Message RE: ACTA, SOPA, PIPA, Internet Censorship & Copyright. (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  86. Wikileaks under attack: the definitive timeline, The Guardian, 7/12/2010
  87. (Gaztelaniaz) «WikiLeaks: DataCell demandará a Visa por impedir donaciones» BBC News Mundo 2010-12-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  88. (Gaztelaniaz) S.A.P, El Mercurio. (2011-07-13). «Abogado de Wikileaks denuncia a Visa y Mastercard por bloquear donaciones al sitio» Emol (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  89. Facebook cierra la cuenta del grupo de ciberactivistas defensores de Wikileaks, El País, 9/12/2010
  90. «Wikileaks-en aurkako neurriak hartu dituzten webguneak erasotu dituzte» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  91. (Gaztelaniaz) Notario, Elí-as. (2010-12-10). «Ciberguerra contra los “antiWikiLeaks” evoluciona: menos DDoS y más divulgación de las filtraciones (Actualizado)» Hipertextual (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  92. (Ingelesez) Zetter, Kim. «WikiLeaks Wins Icelandic Court Battle Against Visa for Blocking Donations» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  93. Susaeta, Igor. (2019-05-16). «Suediak berriz ikertuko du Assange, bortxaketa salaketa batengatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  94. «Assangek eskatu du ez dezatela estraditatu» Berria 2019-05-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  95. Letona Biteri, Xabier. (2022-06-17). «Assange AEBetara estraditatzeko argi berdea eman du Erresuma Batuko gobernuak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  96. Orzaiz, Ion. (2022-09-24). ««Assange torturatu eginen dute, ziur»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  97. «Erresuma Batuak Assange AEBra estraditatzea baimendu du espioitza leporatuta epai dezaten» EITB 2022-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  98. Manzanares, Ilargi. (2023-06-08). «Australiako lehen ministroak Julian Assange askatzeko eskatu du» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  99. «Veterans For Peace :: Wikileaks revelations will spark massive resistance to Afghanistan War» web.archive.org 2010-11-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  100. (Ingelesez) «Meet the new boss, same as the old boss | Green Left» www.greenleft.org.au 2008-06-20 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  101. (Ingelesez) Room, Press. (2010-11-29). Greg Mitchell and Daniel Ellsberg on the WikiLeaks Document Dump. ISSN 0027-8378. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  102. (Ingelesez) «Wikileaks: Lessons from Vietnam?» BBC News 2010-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  103. (Ingelesez) «Ron Paul Defends WikiLeaks Founder's Rights - CBS News» www.cbsnews.com 2010-12-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  104. El congresista republicano Ron Paul sale en defensa de Julian Assange. El Mundo
  105. «Rep. Mack: Americans ‘have a right to know’ contents of WikiLeaks dump « Florida Independent: News. Politics. Media» web.archive.org 2010-12-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  106. Toda solidariedade ao Wikileaks, Entrevista a Lula da Silva - TV -
  107. Lula dice que la detención de Assange "atenta contra la libertad de expresión", El País, 9/12/2010
  108. «Consortiumnews.com» www.consortiumnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  109. http://alt1040.com/2011/02/wikileaks-nominado-al-premio-nobel-de-la-paz#more-104144
  110. (Gaztelaniaz) BORDA, MELISA PARADA. (2024-02-21). «Julian Assange y Elon Musk son nominados al Nobel de Paz» Rolling Stone en Español (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  111. (Ingelesez) «¿Qué significa?» EL PAIS 2010-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  112. (Gaztelaniaz) Mars, Amanda. (2019-04-13). «Wikileaks, el amor usado y tirado de Donald Trump» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  113. (Ingelesez) «WikiLeaks Revelations Get Global Prominence» Sky News (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  114. (Ingelesez) Nast, Condé. «Exposed: Wikileaks' secrets» Wired UK ISSN 1357-0978. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  115. «Wikileaks' estranged co-founder becomes a critic (Q&A;) | Privacy Inc. - CNET News» web.archive.org 2010-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  116. Desmontando Wikileaks. Ediciones del Bronce, Fecha Salida: 15/06/2011. ISBN 978-84-8453-193-7
  117. http://www.publico.es/culturas/383541/assange-es-un-personaje-tragico-comico-dantesco-y-siniestro

Bibliografía

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Assange, J. (2014). Cuando Google encontró a Wikileaks. Madrid: Clave Intelectual.
  • Bergareche, S. T. B. (2011). Wikileaks confidencial. Madrid: Anaya Multimedia.
  • Bravo A. (2014). Wikileaks: teoría y práctica de un desacato: Aproximaciones a un nuevo discurso político comunicacional en la cibercultura. Ediciones Nuevas Fojas : Santiago de Chile.
  • Cardeñosa, B. (2011). W de Wikileaks: La venganza contra las mentiras del poder. Barcelona: Libros Cúpula.
  • Domscheit-Berg, D., & Klopp, T. (2011). Dentro de wikileaks: Mi etapa en la web más peligrosa del mundo. Barcelona: Roca.
  • Estulin, D., Fernández, E., & Sánchez, A. I. (2011). Desmontando Wikileaks. Barcelona: Bronce.
  • Leigh, D., & Harding, L. (2011). WikiLeaks y Assange: Un relato trepidante sobre cómo se fraguó la mayor filtración de la historia. Barcelona: Deusto.
  • Morgante, D., & Costantini, G. (2013). Julian Assange: De la ética hacker a wikileaks. Barcelona: Luces de Gálibo.
  • Ortiz, A. J. G. (2011). Wikileaks: Documentos secretos. Bogotá: Editorial Oveja Negra.
  • Plaza, M. M. (2011). Wikileaks: La era de los soplones. Madrid: Atanor.
  • Quian, A. (2013). El impacto mediático y político de WikiLeaks: La historia más apasionante del periodismo moderno. Barcelona: UOC.
  • Ramonet, I., Assange, J., & Chomsky, N. (2016). El imperio de la vigilancia: Nadie está a salvo de la red global de espionaje: incluye entrevistas con Julian Assange y Noam Chomsky.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]