Zabala jauregia (Ordizia)
Zabala jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Alde Zaharra (Ordizia) Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′16″N 2°10′42″W / 43.05448°N 2.17826°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001590 |
17 | |
Zabala jauregia Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerrian dagoen jauregi bat da. Hain zuzen ere Ordiziako Alde Zaharrean edo erdigunean dagoen bidegurutzean kokatua dago, Andres Urdanetaren estatua, Beti Alai pilotalekua, Barrena jauregia eta Arboleda parkearen aldamenean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jauregia Zabala leinua edo familiaren sorlekua da. XVI. mendean Domingo Zabalak eraikitzea agindu zuen. Domingo Zabala Gaztelako Erresumako Kontulari Nagusia izateaz gain eta Lepantoko guduan parte hartu zuen.
Duela gutxi arte, jauregiaren azpialdean urte luzez herrian oso ezaguna zen Olano taberna zegoen, 2016an itxia zen, ia 100 urte jarduera betetzear zela.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina 1.372 m2-ko azaleran hedatzen da, barnealdean 90m2-ko patio bat duelarik. Aurrealdean balkoia eta Zabalatarren armarria erakusgai ditu.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zabala jauregiaren aurrealdea eta Andres Urdanetaren estatua.
-
Zabala jauregiko armarria.